Txixaparrazta

Txixaparrazta, 2001 urtean sortu zen bi lagun entsegu lokalera bateria jotzera joaten zirelako.  Lehen entsegu hauetatik hasi zen sortzen taldea. Hortik gutxira,  Letek gitarra hartu zuen eta Urbi eta Juaniton ahotsen laguntzaz, taldea osatu zuten. Zarauzko Herriko Tabernan jotzea eskeini zieten eta horrela eman zuten beraien  lehen kontzertua, nahiz eta jotzen ideia handiegirik ez eduki.

Lehen kontzertu honetatik oso gutxira, Urbik taldea utzi eta bere ordez Xilban sartu zen abestera. 2005. urterarte horrela jarraitu zuten. Urte horretan, Erdoiztako baserrian maketa bat grabatu zuten Metralleta taldearekin batera. Honen ondoren, Juanitok taldea utzi zuen eta bere ordez Lope sartu zen proiektuan.

Formazio honekin kontzertuak ematen jarraitu zuten eta 2006. urtean, berriz ere material berria grabatu zuten. Lehenik, Mexikoko Insolentes taldearekin  elkarbanatua, EP bat kaleratu zuten. Honez gain, 18 abestiz osaturiko CD bat ere argitaratu zuten. Bi lan hauek argitaratu ondoren, lehen Europar bira burutu zuten Suitza, Frantzia, Alemania eta  Belgikatik.

Diskografia

Argazkiak

Bideoak

  • Zuzenean Putzuzulo Gaztetxean (Arraio irratiaren urteurrena, 10-05-21)
  • Zuzenean Putzuzulo Gaztetxean II (Arraio irratiaren urteurrena, 10-05-21)
  • Labi eta Xaporraren ongietorri kontzertua (2012-04-27)