ZarataZarautz jai herrikoien alde

Jakingo duzuen bezala, azken aldian arazo ugari sortzen ari dira gure herri maite honetan, jai herrikoi batzuk antolatzeko. Arazoak noski, Zarauzko Udaletxea ematen ari da. Aurten ere, San Pelaioetan txosnak jartzeko traba asko jartzen ari dira eta hau ikusita, Zarauzko Gurekin Jai batzordeak atxikimendu eta informazio kanpaina bat jarri du martxan. Putzuzulo Gaztetxea edo Arraio irratiak adibidez beraien atxikimentua eman dute eta nola ez ZarataZarautz webgune honek ere jai herrikoi eta parekideen aldeko apustu garbia egiten du.

logo-ona

Honez gain, datozen egunetan, honen arira burutuko diren ekintzetan parte hartzera ere gonbidatu nahi zaituztegu.

Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00etan.

Zarauzko musika talderen batekin ekimen honekin bat egin nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera bere atxikimentua bidali dezake.

Leave a Reply