Disko Gomendioa: Karkaba – S/T EP

Batzuetan lanean egoteak eta lanik ez izateak pena merezi izaten du. Googlen bilaketak egiten nenbilela begira ze altxor aurkitu dudan. Badakit Azpeitiar hauek ez direla internet eta teknologia berrien lagunak, baina diska hau zuen eskuragarri jartzeko aukera paregabea da, Euskal Herrian gaur egun egiten den Hardcore Punk melodiarik onenak entzuteko ezinbestekoa da eta.

kark_cover

Oker ez banago, EP hau 2005ean kaleratu zuten Karkabako lagunek. Bi maketen ostean, ostikada honekin gure belarriak zulatu zituzten. Lehen esan bezela, galdu ezinezko diska da. Beraz, erosteko aukera baduzue ez ezazue dudarik egin.

Abestien zerrenda:

01) Alperrik Galdukoaiz
02) Iraultza
03) Espabila O Muere
04) Heriotza
05) Esklabuak
06) Basura
07) Milaka Izaki
08) Itzul Gaitezen Haitzuloetara
09) Lokatza

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Leave a Reply