ZarataZarautz Gaztesarearen alde

Atzo, Uztailaren 29an, Gaztesarea webguneko 3 kide atxilotu zituen Guardia Civilak eta Gazte Mugimenduaren ahots garrantzitsuenetako bat isilarazten saiatu zen.

Ez dakizuenenetzat, Gaztesarea euskal herriko gazte mugimenduaren ahotsa eta bilgunea da; sistema kapitalista patriarkalaren aurka dauden euskal gazte guztien aterkia, ahotsik gabekoen bozgoragailua; mass media handi eta manipulatzaileen aurrean errealitatea herritik eta gazte ikuspegiaz lau haizeetara zabaltzen duen komunikazio proiektua da Gaztesarea. Gure herrian aldaketa sozialerako beharrezkoa den tresna, eztabaidagune eta borroka ezberdinen topaleku da Gaztesarea.

ZarataZarautz webgunearen partetik, atxilotutako hiru lagunei eta bere familia guztiari gure babes guztia eman nahi diegu. Honez gain, proiektu honetan lan egiten duten pertsona guztiei gure eskerrik beroena nahi diegu eman, urte hauetan egin duten eta egiten ari diren lanagatik eta beraien webgunean ere, gure ahotsa zabaltzeagatik.

Bestalde, Abuztuaren 7an, Donostian burutuko den manifestaldira gerturatzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Amaitzeko, atxikimendu kanpaina bat habian jarri dutela ere gogorarazi nahi dugu, norbaitek bere babesa eman nahi badu

Leave a Reply