ZarataZarautz irratsaioaren 3. urteurrena ospatuko dugu

3 urte daramatzagu jendearen belarriak berotzen zaratazarautzen, zarauzko irrati librean, Arraio irratian. 3 urte diy eszenaren talde berriak ezagutarazten, taldeei zein pertsonei elkarrizketak egiten, gure herriko talde zaratatsuak ezagutarazten, erakusten diy eszena ez dela musika bakarrik, konpromisoa eta ilusioz zu zeu zure gauzak egitea dela ere bai. Blog hau ere ireki dugu non diska gomendiak daude eta zarauzko punk hardcore taldeen informazio guztia bilatu dezakezu. Hau dana beti ere humorez bustita, gure ohiko arazo teknikoekin…. jjejejeje

Hiru urte zaratatsu hauek ospatzeko kontzertu/festa bat antolatu dugu Putzuzulo amets fabrikan, abuztuaren 10ean, astelehenean, 18tatik aurrera:

abuztuak_10

Ezereza: Zarauzko taldea, beste talde askotan parte hartzen duen jedeaz osatua (erantzun, diskoir√§√§, Metralleta…). Hardcore punk azkarra melodiaz bustita.

Etacarinae:: Barnako kaletatik crust bortitza jorratzen duen taldea, minibira bat egiten ari dira estatu mailan Born/dead-ekin.

Born/dead: Hirugarren aldiz etortzen dira crusti hauek Euskal Herrira, punkcrust brutala eta konprometitua.

Puntual xamar hastea nahi dugu kontzertua (ahal dugun neurriyan) auzoko festak direlako. Parrilada veganoa izango dugu, txosnak, zarata, izerdia eta negar malkoak. Grabatzen saiatuko gera, badakizu dotore etorri…..

Gonbidatuta zaude!!!!!!!!!!!!!!!

Asteartero 21:30tatik 23ta zita zaratatsu bat duzu 99.3an

Leave a Reply