Erantzun “Deustchland Fastcore Attack Tour 2010”

Erantzun taldea bagoaz berriz ere biran. Datorren astean furgoneta martxan jarri eta bideari ekingo diogu beste behin ere. Europan barrena egingo dugun 4 bira izango da eta Alemanian zentratuko da biraren zatirik handiena. 1998an martxan jarritako taldea gara eta errepidea izan da gure habitata. Duela bi hilabete kaleratu berri da 2008 urtean burututako “Hegoamerika bustour” biraren ostean bertako zigilu ezberdinekin elkarlanean hasitako proiektua eta horrela esku artean dugu “Hazia ernaltzen duen tanta” LP-aren CD edizioa. Hegoamerikan irten den edizioa den arren Erantzundarrok parte hartu dugu edizioan eta kopia batzuk ditugu eskuragarri. Contraorden discos, Sin fronteras discos, Tercer mundo records eta distro makataka izan dira Cd honen erantzule.

Alemania, Suiza eta Frantzian zehar aurkeztuko ditugu diska honetako eta besteetako abestirik bortitzenak. Geriatric unit (ex-heresy), La casa fantom, Lust for life, DiskoiraƤ, Malatesta eta antzerako taldeekin jotzeko parada izango dugu Martxoaren 31etik Apirilaren 11era luzatuko den biran.

erantzun

Leave a Reply