Gonbidatu berezi bat edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Tarin tabernako langilea den Ritxar edukiko dugu gurean gustoko duen musika jartzen.

ritxi

Denbora luzez zain egon gara Ritxar gurean edukitzeko eta orain oporretan dagoela aprobetxatuz, ordu eta erdiz bahituko dugu gustoko duen musikaz jarduteko eta kontu gehiagotaz hitzegiteko.

Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela Arraio Irratiko uhinetan, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

3 Responses to “Gonbidatu berezi bat edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan”

  1. galerna HC Says:

    Ze pasatzea, azkeneko programak ez dituzue grabatu edo zer? Ni tipo modernoa nauk eta “diferidon” entzutea gustatzen zaitek.

  2. admin Says:

    Zerbitzari kontuak. Abendurarte edo horrela ezingo diagu irratsaiorik igo eta ezta internetez emititu ere. Hala ere, interneta ongi jartzen diaunean, saio guztiak igoko dizkiau

  3. Peio Says:

    Argazki handiya!

Leave a Reply