Astebukaera honetako Zarauztarren kontzertu sorta

Beste astebukaera bat iritsi da eta Zarauzko hainbat taldek kontzertuak dituzte iragarrita.

Lehen zita, Andoaingo Gaztetxean izango dugu. Ostiralean, Azaroaren 26an, Humilitate, Burux Lee eta Fly Shit taldeen kontzertua izango da. Burux Leekoentzat gainera, kontzertu berezia izango da, beraien ibilbidearen amaierakoa izango da eta.

Larunbatean ere, Zarauzko bi taldek izango dute kontzertua. Kasu honetan Donibane-Ziburuko Gaztetxean izango da. Putzuzulo Gaztetxeko eta bertako asanbladak antolaturiko egitarauaren barruan, Diskoiraa eta Metralleta taldeek kontzertua eskeiniko dute George abitols dirty sex toy academy eta The MC Fly taldeekin.

kontzert

Eta amaitzeko, igandean, Azaroaren 28an, Beasaingo Gaztetxean ere kontzertua izango da. Kasu honetan, Diskoiraa eta Metralleta taldekoak izango ditugu berriro ere Transicion taldearekin.

beasain_2

One Response to “Astebukaera honetako Zarauztarren kontzertu sorta”

  1. admin Says:

    Aupa!!

    Hemen duzue Donibane-Ziburukoek bidali diguten afitxa!!!

    5. urteurrena bete berri duen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea eta 19 urtez xutik dirauen Donibane-Ziburuko Gaztetxeak elkarren artean egun oso bat antolatu dute Gaztetxeen defentsa aldarrikatzeko. Izan ere, bi Gaztetxe hauek antzeko ataka batetan aurkitzen dira: herriko etxeak kanporatu edo suntsitzeko arriskuan hain zuzen.

    Gazteok gure indarrez eraikitako eremuak dira Gaztetxeak, autogestionatuz aitzina darraitenak, asanblada bidez funtzionatzen dutenak eta bizi garen mundu ustel hau aldatzeko tresna paregabea direnak. Horrexegatik gaude boteredunen begi artean, “arriskutsuak” garelako, ez dugulako onartzen bizitzea tokatu zaigun errealitate injustu hau.

    Hauxe da Herriko Etxeko zinegotziek ulertu ezin dutena. Ezin dute ulertu nolatan gazte batzuek, bere borondatez eta muxu truk, etxeko kanapean telebistari begira lasai eta ixilik egon beharrean, beraien artean elkartu, antolatu, espazio bat lortu, atondu, margotu eta herritarrentzat idekitzea. Ezin dute onartu nolatan geure kabuz pentsatzen dugun, geure kabuz hitzegiten dugun. Arazo bat gara haientzat, baina, beraien zorigatzerako, konponbiderik ez duen arazoa: geure etorkizuna geure eskuetan hartu eta eraikitzen dugun gazteak gara!

    Baina gure etorkizuna idazten jarrai dezagun ezin bestean luma berriak behar ditugu edo ditugun lumak elkar trukatu. Zentzu honetan antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeak eta Donibane-Ziburuko Gaztetxeak larunbat honetarako eguna. Bi Gaztetxeak elkarturik, bakoitzaren esperientziak elkarbanatu eta indarrak biltzeko abagunea izanen da larunbatekoa. Baina ikastearekin batera ongi pasatzea ere gustuko dugunez Gaztetxe dema ere antolatu dugu, surfean, bizikletan, petankan edota pilotan bakoitzaren habilezia neurtzeko. Eguna amaitzeko kontzertu akustiko eta zaratatsua ere ez dira faltako.

    Besterik gabe, eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker guztioi! KANPORATZERIK EZ! SUNTSITKETARIK EZ! GAZTETXEAK BIZIRIK!!!

Leave a Reply