Archive for 2011

2012ko lehen zarata kontzertua Putzuzulon!

ostirala, 30 abendua, 2011

2012an oraindik ez gara sartu baina lehen zarata kontzertua prest dugu iada. Urtarrilaren 3an,, asteartean, Italiako bi taldek bisitatuko dute Putzuzuloko oholtza.

REPULSIONE: power violence italiarraren hurrengo enperadoreak. Minutu bateko abestiak kriston abiaduran

xKATExMOSHx: abiadura handia, erritmo aldaketak, bandanak…galduezina!!!

Honen ondorioz aste hortako ZarataZarautz saioa egin gabe geratuko gara.

Ernia eta Extensity taldeak Arranon!!

asteartea, 27 abendua, 2011

Kontzertu zaratatsu oso interesgarria edukiko dugu bihar Zarauzko Arrano tabernan. Bertan, Zarauzko Ernia taldea eta Torellotik datozen Extensity taldeak edukiko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

Mattingun ZarataZarautzen

astelehena, 26 abendua, 2011

Gabonak etorri diren bezala, Mattingun ere gurean edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan.

Bartzelonatik Zarautza itzuli zaigu egun batzuk pasatzera eta gure irratsaiora etorriko da beste behin ere musika apur bat jartzera (zentsura pasatzen badu).

Asteartean beraz, ohiko zita duzue gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Monaguillos Sin Fronteras – Entre el cerdo y el mono

astelehena, 26 abendua, 2011

1999 inguruan ateratako diska bikaina da hau, Monaguillos Sin Fronteras Zaragozako taldearen lehen diska. Entre el cerdo y el mono izena darama CDan kaleratu zen lan honek. Hardcore Punk melodiko oso freskoa, aspaldian entzun gabe banintzen ere, leku honetan bere tartea merezi du talde honek. Batzuk gainera, bere garaian zuzenean ikusteko parada ere izan genuen, gaur egun nik dakidala behintzat ez dute eta jotzen

Abestiak

01 Decencia
02 Santa Familia
03 El increible caso del aparcero Juan y el doctor John
04 Sombras negras en Kabul
05 Entre el cerdo y el mono
06 Corriendo
07 Bandera negra
08 Montecarmolos trash
09 En ente [TV]
10 Cloacas
11 Camaleon
12 Parlamento de pistolas
13 Sagasta 52

Diska jeitsi nahi izan ezkero, klikatu HEMEN.

Disko gomendioa: Aspirinal Infantil – S/T

asteazkena, 21 abendua, 2011

Orain dela gutxi Euskal Herritik pasa den Mallorkako lagun batzuen lan berria da hau. Aspirina Infantil taldea, bost edo sei egunez eduki genituen gure inguruan kontzertuak ematen. Putzuzulon edo Orion ikusteko aukera ere eduki genuen eta orduan lorturiko EP hau jarriko dugu gaurkoan hemen. Hardcore Punk freskoa nahi duenarentzat.

portada

Abestiak

01 Dificil olvidar
02 La brigada de demolicion
03 Obsoleto
04 Terminal
05 La perrera mas grande del mundo
06 Divide y venceras

Diska entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Jarraian, Orioko kontzertuan Xarmak eginiko bideo montaia ere baduzue:

Disko gomendioa: World Burns To Death – The Graveyard of Utopia

asteazkena, 21 abendua, 2011

B jaunak hemen jartzeko eskatu didan disko bat duzue hau. World Burns To Death talde Estatubatuarraren 2008ko The Graveyard Of Utopia diska duzue honakoa.

2488281281_549510df5e

Abestiak

01 Open Wound
02 They want a war
03 Red Locusts
04 Come and see
05 Holocaust Rehearsals
06 Black Hundreds
07 The same old lies
08 A wormwood star

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Hardcore eta Punk irratsaio gehiago entzun nahi?

asteazkena, 21 abendua, 2011

Sarean bila egon ostean, gu bezala, hardcorea eta Punkari errepasoa egiten dion irratsaio interesgarri bat aurkitu dugu Arrasateko Itxungi irratian. Noise & Distortion Punk ta Hc musika irratsaio berria da, asteazkenero 21:00etatik 22:00etara Arrasateko irrati librean egiten dutena.

radio-logua-copia2

Gure saioarekin antzekotasuna izanik, lerro hauen bidez propaganda apur bat egitea erabaki dugu.

Metralleta taldearen LPak etxean dira

asteartea, 20 abendua, 2011

Metralleta taldearen LP berria iritsi da iada. Lagun Izoztuaren etxeko komunean daude salbu. Laister kalean egotea espero dugu…

argazkia0035

argazkia0036

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu ZarataZarautzen

astelehena, 19 abendua, 2011

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu biharko ZarataZarautz irratsaioan. Aste honetan gainera proposamen bitxi batekin etorriko zaigu. Ordu eta erdiz, bigotea daramaten punk taldeei egingo diogu errepasoa. Zanussi, Blitz, Hatepinks edo The Stranglers bezelako taldeak entzuteko aukera izango da.

bigote

Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzun nahi baduzue, egin klik podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Indonesiako lagunei elkartasuna

osteguna, 15 abendua, 2011

Atzo bertan, Publico egunkarian berri honekin esnatu ginen ZarataZarauzko lagunak. Bertan, Indonesiako Sumatra irlan dagoen Aceh eskualdean atzeman zituzten 60 bat punkiren atxilotzeaz mintzo zen. Hauek, atxilotu, ilea moztu, bainu bat hartzera behartu eta 10 eguneko “garbiketa espiritual” batera behartu zituzten.

indo

Gaur ordea, beste berri hau jaso dugu gure helbidean. Bertan, atxilotuak izan diren lagun hauei elkartasuna adierazi asmoz, disko bildumak bidaltzeko ekimen bat antolatu dutela jartzen du. ZarataZarauzko kideen partetik,elkartasus guztia adierazi nahi diegu atxiloturiko guztiei