Kalean da Metralleta taldearen lan berria

Metralleta taldearen LP berria kalean da. 2009 eta 2010ean Kobory eta Diskoiraa taldeekin elkarbanaturiko lanen ostean, 12 hatzbeteko bat kaleratu berri dute.

Diska hau 2011ean grabatu zuten laukote bezala eta bertan 13 abesti ageri dira, tartean, Ezin Izan, Kamikaze eta Afonia taldeen moldaketa bana. Abestien hitz batzuk berriz, Labi eta Ekhi├▒ek eginikoak dira eta plastiko zatian leku apur bat geratzen zenez, 2007an Tximasekin grabaturiko eta oraindik argitaratu gabe zeuden Coche Bomba eta Obni taldeen bertsio pare bat ere sartu dituzte. Lan honen diseinua berriz, Aritz Aranbururen eskutan geratu da.

Diska hau taldeak berak eta kaleratu du KHHAPSPMCH zigiluaren laguntzaz. LPa lortu nahi baduzue honako helbideetara idatz dezakezue:

zaratazarautz@arraio.net
khhapspmch@yahoo.es

Baina binilorik entzuteko aukera ez baduzue, HEMEN klik egin dezakezue.

Leave a Reply