Humedecidos taldearen LPa kalean da

Humedecidos Punk talde Zarauztar mitikoaren LPa kalean da. “1982-1984” izena duen diskak, bere ia diskografia osoa biltzen du. Bertan, 1983an Donostiako Tsunami estudioetan grabatu zuten maketako 4 kantu eta 1984ko apirilean Lasarteko Autodromoan eskeini zuten kontzertuko abestiak aurkitzen dira. Diseinu lana berriz, Mukizu zintaken esku joan da.

LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian” dokumentaleko kideek aurten Lou Olanguaren inguruan egin duten lanaren jarraipena da hau.

Diska momentuz, Putzuzulon egiten diren kontzertuetan eskuragarri egongo da eta salneurria 10 eurokoa du eta eskuratu nahi duenak ludokumental@gmail.com helbidera idatzi dezake. Aurrerago salmenta punturen baten berri emango dugu ere. Hala ere, biniloak entzuteko aukerarik ez duenarentzat bandcamp bat egin da diska entzun ahal izateko, HEMEN duzue esteka.

Tags: , ,

Leave a Reply