Burux Lee

Burux Lee 2005-2006 urtean sortutako taldea da.Hasiera batean Albixu(Folkcore,Humilitate), Pepelu(Folkcore,Ulu), Kale(folkcore) eta Eneko(Panoramix) ginen taldeko kideak. Lokalean ia 2 urte egon eta gero kanta berriak ateratzen, Kalek taldea uztea erabaki zuen. Orduan baxujole berri baten bila hasi eta azkenean Igor (Mantisa,Kasbhad,Code69) sartu zen taldean eta honi kantak erakutsi eta gero hasi ginen gure aurreneko zuzenekoak ematen 2007. urtean.

Burux Leekoek orduan beste gitarrajole bat sartzea erabaki genuen eta gure kontzertu denetara etortzen zen lagun bati (Maka) proposatu genion ideia hori. Berak segituan eman zuen baiezkoa eta orduan laukotetik boskote izatera pasa ginen 2008an. Orduan kontzertu sorta dexente ematen hasi ginen, bai Euskal Herrian eta baita Bartzelona, Galizia eta Errioxan ere. Pasa den uda baino lehenago, Igor baxujoleak taldea uztea erabaki zuen, bapatean baxujole gabe geratu ginen eta buelta asko eman ondoren, Europatik egin behar genuen bira baino egun batzuk lehenago, Murray-ri(Erantzun, Humilitate) komentatu genion ea nahi zuen gurekin baxua jo. Azkenean Murrayek baiezkoa eman eta udan Europako bira egin genuen Humilitatekin batera.

2009an ere disko bat grabatu dugu laister kaleratu nahi duguna. Gaur egun taldekide berdinak jarraitzen dugu eta gure helburua Ahalik eta gehien jotzea da eta ondo pasatzea!!

Diskografia

Argazkiak

  • Bertsio gaua Putzuzulo Gaztetxean (09-10-30)
  • Bideoak

  • Lobato Etxean
  • Burux Lee vs Metralleta, Lobato Etxearen X. urteurrena