Archive for the ‘Diskak’ Category

Hirukotea ZarataZarautzen

Asteartea, urria 10th, 2017

Aste honetan nobedadeak eta azken aldian lortu ditugun diskak entzuteko aukera izan dugu ZarataZarautz irratsaioan.

Atzoko saioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautzen 10. urteurreneko rekopia entzungai

Asteartea, otsaila 14th, 2017

Aupa lagunak!!

Zaratazarautzen 10. urteurren kassettea iada atera da, gaztetxetik pasa diren 30 talde edo kontzerturen bat antolatu diogun taldeen abestiekin, beti ere begirada ez-komerzial eta DIY batetik. Mila esker parte hartzeagatik rekopi honetan.

Hi friends!!

Has already released the cassette compilation of the 10 years of zaratazarautz. 30 bands that have played in our squat. All concerts have been non-commercial and diy, thank you for participating in this compilation.

Hola amigxs!!

Ya esta en la calle el cassete recopilatorio de los 10 años de zaratazarautz, 30 bandas que hemos tenido el gusto de montar alguna vez en nuestro gaztetxe, siempre desde una perspectiva no comercial y totalmente DIY. Gracias por participar en esta recopilacion.

HEMEN jeitsi dezakezu diseinua eta musika:

A aldea
REPRESION_elitista
AFONIA_txakurra
ABSURDO_muros
DISWAR_dbeat holocaust
KAMORRAH_salvajes huellas
OBEDIENCIA_olas
KAOSARENERASOAK_ni olvido ni perdon
KARNVAPEN ATTACK_china III
SUICIDAS_sabes quien soy
REGICIDIO_estamos solxs
RAISER_desarraigo
TEMPESTA_sleep with the fishes
GAITZE_terrorismoa
URA_cometiendo errores
VENGANZA_nunca digas muertx


B aldea

LOS CRUDOS_crudo soy
KRUSH_trigger
DEATHRAID_dont hassle me
NO REST_caridade
RENE BINAME_le temps paye
DEFAITE_dans mes veines
BORN/DEAD_barricades
GASMASK TERROR_survivre en temps de praix
MAQUINA MUERTA_atentar
NO MORE ART_absolute zero
MUNDO MUERTO_engañadxs
KNUSTE RUTER_definis jonen
SEEIN RED_class war (the dils)
PUTREFACTION_wasted time
TROPIEZO_oda a la cultureta

Metralleta taldearen 7 hatzbeteko berria prest da

Asteartea, urria 18th, 2016

Metralleta taldearen lan berria kalean da iada. 2012. urtean kaleratu zuten LParen ostean, 9 abestiz osaturiko 7 hatzbetekoa prestatu dute. Beti bezela, abiadura eta amorruz beteriko diska dugu hau.

OB-GD17-001.pdf

Lan hau plastiko formatuan lortu nahi baduze, Metralletaren kontzertuetan edo honako zigiluei eskatu ahal diezue:

In My Heart Empire
Discos Enfermos

La Humanidad es La Plaga

I Feel Good Records

Eta binilorik entzun ezin baduze eta diska osorik entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Managaitzen CD berria kalean da

Ostirala, urtarrila 30th, 2015

9 abestiz beteriko CD berria kaleratu berri du Managaitz taldeak. Aurreko urtean 4 kantuz osaturiko 7 hatzbeteko bat kaleratu bazuten ere, oraindik gordeta zeuden beste 5 abestirekin CD hau osatu dute.

azala definitibo copia

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue. Baina gogoratu taldeak emango dituen kontzertuetan ere eskuragarri izango duzuela. Hortaz gain, Zarauzko Arrano Tabernan kopia batzuk ere badaude.

Durangoko Azokan gure materiala egongo da

Asteazkena, abendua 3rd, 2014

Durangoko liburu eta disko azokan ZarataZarauzko talde batzuen materiala lortzeko aukera edukiko duzue, Musikazuzeneaneko standetik pasatzen bazarete behintzat. Bertan, Managaitz, Hilkar, Ernia edota MKTren azken lanak lortzeko parada edukiko duzue besteak beste.

musikazuzenean

Managaitz taldearen lehen 7 hatzbetekoa kalean da

Asteartea, abuztua 19th, 2014

Managaitz Zarauztarren lehen lana kalean da. 4 abestiz osaturiko 7 hatzbeteko bat osatu dute Metralleta, Mor More, Ernia, Diskoiraa, Zülo edota Erantzun bezalako taldeetan jardundako seikote honek.

managaitz_portada_bikolore

Bi ahotsetara eginiko hardcore punk melodikoa jorratzen du taldeak eta laster 8 abestiz osaturiko CD bat kaleratuko badute ere, iada 4 abesti hauez gozatzeko aukera duzue.

Baina biniloak entzuteko aukerarik ez baduzue lasai, HEMEN klik eginaz diska jeitsi dezakezue.

Bestalde, diska ondorengo zigilu hauekin kaleratu da. Kopia bat lortu nahi baduzue, eskatu besterik ez duzue, edo kontzertuetan eskuratu:

Discos Enfermos
In My Heart Empire
La Humanidad Es La Plaga
Chaos 666
No Thanks
1984
Canya Records
Crust As Fuck Records

Ernia taldearen lan berria entzungai duzue

Asteartea, ekaina 10th, 2014

Ernia Zarauztarren lan berria entzungai duzue. 7 abesti basatiz osaturiko CDa gure blogean jeisteko aukera duzue iada eta nahi izan ezkero taldearen bandcampean ere entzungai dituzue.

Ernia_azala_web_kote

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Diskoiraa taldearen azken LPa entzungai duzue

Astelehena, ekaina 2nd, 2014

Azkenean atera da kalera Diskoiraa-koen azken lana LP formatuan. Desagertutako talde honek hardcore/punk koordenada azkarretan mugitzen dira. Hemen duzun lan honetan 2011ko azken grabazioa aurkituko duzu.

disssssssssssss

A aldean, 12 kanta azkar, zuzen eta basatiak. Letra interesgarriak eta Leiremuttur-en kolaborazio itzela ‘iluntasunean arro’ abestian. B aldean inoiz argia ikusi ez zuten 7” bateko 5 kantekin hasten da, 2008an grabatutakoak eta tartean pare bat omenaldi xumeekin, RIP eta RIPCORD taldeen moldaketekin. Eta LPa bukatzeko Urretxu-Zumarragako gaztetxean egindako kontzertu baten zuzeneko grabazio bat aurkituko duzu. KKinzona irrati libreak egindako grabateka bat da, soinu dexentea duena eta LIMP WRIST handien kanta brutal batekin bukatzen dena.

LParekin batera 2011an Asiako hego-ekialdean egindako biraren DVDa dator, kontzertuak, elkarrizketak…. DVD hau ez duzu sarean aurkituko, kopia bat nahi izan ezkero jarri gurekin kontaktuan: zaratazarautz@arraio.net.

Binilo formatuan lortu nahi badezu diska jo ondorengo zigiluetara:

http://chaos666.com/ edo http://www.discosenfermos.com/

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: Sottopressione – st

Asteartea, apirila 15th, 2014

Aspaldian diskarik jarri gabe egon ostean hemen klasiko bat. Milango Sottopressione taldearen lehen lana da hau. Eskola zaharreko hardcorea egiten zuten eta diska hau 1995 ingurukoa da.

sottopresione

Abestiak

01. Clima – Morfosi
02. Illusione e delusione
03. Come me
04. Mastice
05. Acre sapori di…
06. Condannato al contatto
07. Sipario
08. 2 febbraio 95
09. E-10
10. Ormai non ho più niente da darvi

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Mairollosnauta – Un Prototipo De Ser, Amable Y Detestable

Asteartea, abendua 3rd, 2013

Aspaldian gure txoko honetan diskorik jarri ez ditugula eta kexu azaldu zaizkigu batzuk. Hortaz, gaurkoan nahiz eta nobedade bat ez izan, benetan pena merezi duen talde eta disko batekin gatoz. Santanderreko taldea zen Mairollosnauta eta mende berri honen lehen hamarkadan ibili ziren han eta hemen jotzen.

Taldearen Dudas, Furia y demás ratos muertos lehen diska izugarri ona da baina gaurkoan beraien bigarren lana ekarri dugu hona, Un Prototipo De Ser, Amable y Detestable izenekoa, 2003an kaleratua. Hardcore Punk melodikoa, nahiko abiada bizikoa gainera. Bertan 14 abesti aurkituko dituzue, tartean Bad Brains taldearen bertsio bat ere. Gozatu!!!

Portada

Abestiak

01 Viviendo una causa perdida
02 Justicia Infinita S.A.
03 (Y yo sere…) fuego
04 El ultimo balbuceo del MC idiota
05 Escribiendo canciones de odio
06 Rechazo, odio, asco
07 Mientes mas que hablas
08 Cuanto mas lejos mejor
09 Voltaje
10 La flor
11 Valvulas y asfalto
12 Disfuncionamiento
13 Un camino (no frills)
14 Absorviendo radiacion

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.