Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Kaos y Lentejas jaialdia Usurbilgo Gaztetxean

Osteguna, abendua 15th, 2016

2016ko Dilistak eta Anabasa martxan da. Aurten ere hardcorepunk gastronomikoari irekiko zaizkio ateak usurbilen. Egun osoko egitaraua prestatu da, eta kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, Gaztetxean. Zortzi izango dira agertokia hartuko duten bandak.

ABENDUAK 17 LARUNBATA

12:00 Usurbileko frontoian dilista txapelketa! Ekarri lapikoa eta osagaiak! sua gure kontu!
14:00 Dilistajan popularra borondatearen truke!
ondoren sari banaketak eta txapelarekin etorri direnen argazkia! Txapela ekarri!!!!!!
20:00 kontzertu mundiala gaztetxean!!!

patopato-asinus-kamorrah-paniko-metralleta-julio-alberto-gaitze-hell-division3835135141479894448

Taldeak

PATOPATO powerviolence a sako!!!!
PANIKO Hardcorepunk talde berria
ASINUS Punk punk punk
GAITZE Hardcorepunk ta malaostiya!
METRALLETA Fastcore, a toda letxe!
KAMORRAH grindmasters
HELL DIVISION crust mortala!
JULIO ALBERTO Punk iluna

Madrilgo 4 talde ostiral honetan Putzuzulon

Igandea, azaroa 20th, 2016

Hardcore eta Punka bueltan da Putzuzulo Gaztetxean. Datorren ostiralean, azaroaren 25ean, Madrileko lau talde izango ditugu. Orchis Simia taldeak bere lehen LPa atera berri du eta berau aurkeztuko du Zarautzen.

hyena

Beraiekin batera Wild Animals ariko dira, gurean dagoeneko ezagunak, eta bigarren estudioko diskoa besapean. Gaua borobilduz, Carver eta Hyena taldeak ariko dira, sortu berriak diren bi talde gazte.

WILD ANIMALS https://wildanimalsmusic.bandcamp.com/
CARVER https://www.facebook.com/carverolrait/
HYENA https://www.facebook.com/hyenapunx/
ORCHIS SIMIA https://orchissimia.bandcamp.com/album/s-t-2016

IXO! eta SUICIDAS Putzuzulon

Asteartea, abuztua 16th, 2016

Abuztuaren 21an Suicidas eta Ixo! zuzenean ariko dira Putzuzulo Gaztetxean.

Suicidas: Zarauzko Gaztetxean izango da Suicidas taldea berriro ere, honakoan, ‘Baile de mascaras’ biraren barnean. Ep berria dute besopean, beste bi abesti ozen-ozen koreatzeko!!!

Ixo!: Beraiekin batera andoaingo talde berri bat izanen da: Ixo! Biko formatuan, 80. hamarraldiko hardcore doinuak nagusi izango dira nagusi. Honakoa, taldearen hirugarren emanaldia izanen da.

Edorta Langara: Ahotsa eta gitarra (90 hamarraldiko Andoaingo WE! hardcore taldeko kidea)
Joxe Caballero: Bateria (Jupiter Jon taldeko baxularia, Dollmen, Mar de Cristal,…)

suicidas-ixo988297531470646459

Punk kontzertua Putzuzulon

Igandea, abuztua 14th, 2016

Putzuzulo Gaztetxean musika egitarauak ez du etenik. Oraingoan Punk kontzertu ederra antolatu dute abuztuko astearte bero eta aspergarri batean! Hiru izanen dira zuzenean ariko diren taldeak. Gogoratu kontzertuek 23:00etarako amaiturik egon behar dutela, beraz puntual ibili.

TALDEAK

PATOPATO (hemen gertukoak)
ASESINATO DEL PODER (aviles)
OPRESION (aviles)

patopato-asesinato-del-poder-opresion3109318361470093508

Daudyflin eta Teodora Barbarie Putzuzulon

Asteartea, uztaila 12th, 2016

Astelhen honetan, uztailaren 18an, Hardcore kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan Islandiatik datozen Daudyflin eta Iruñeako Teodora Barbarie taldeak edukiko ditugu.

Gogoratu aste barruko kontzertuek 23:00etarako amaiturik egon behar dutela, beraz, puntual etor zaitezte.

IMG-20160712-WA0001

Neke Politikoa, Cloaca eta Knaegt Putzuzulon

Asteazkena, ekaina 8th, 2016

Zaratazarautzek 10 urte betetzen dituen honetan beste zita garrantzitsu bat antolatu du Ekainaren 15ean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Hiru talde izango ditugu zuzenean, alde batetik Bizkaitarrak diren Neke Politikoa, beraien hardcore melodiko ekarriko digute.

ekainak15

Kanada aldetik biran datozen Cloaca ere bertan izango dira, doinu azkarrak eta malaletxez jositako musika lantzen.

Eta kartela borobiltzeko berriro ere bixitan izango ditugu Knaegt Suediarrak, hardcore koordenadetan egurra banatzeko prest etorriko dira beterano hauek.


Juggling Jugulars eta Rotten Notes Putzuzulon

Astelehena, maiatza 9th, 2016

Juggling Jugulars eta Rotten Notes zuzenean ariko dira maiatzaren 10an Putzuzulo gaztetxean.

juglin
Juggling Jugulars: Finlandian sorturiko DIY banda da Juggling Jugulars. Hardcore politikoa egiten dute eta zarauzko gaztetxian ikusteko aukera paregabea izango dugu.

Rotten Notes: Beraiekin batera Gasteiztarrak diren Rotten Notes egongo dira. Talde nahiko berria dugu hau, formazio aldaketa batzuk tarteko gind/metal erasoa egingo digute!

Naive, Holly Nuns eta Arrotzak Putzuzulon

Ostirala, apirila 22nd, 2016

Beste kontzertu interesgarri bat dugu Putzuzulo Gaztetxean apirilaren 28rako, ostegunerako. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaituak egon behar dutela, hortaz, puntual ibili mesedez!!!!

Naive: Alemaniar hauek diska berria dute eta aurkezpen biran zarauzko gaztetxetik pasako dira, dark-post punk benetan interesgarria

Holy Nuns: Talde berri honen estreinaldia izango da, hirukote moduan aurkezten dira eta punk rockari ematen diote

Arrotzak: Azkenaldian agurrian dabiltza lagun hauek, punk iluna melodiaz bustita.

12976954_10208924661415928_9192215656212975915_o

Managaitz taldea Añorgako Gaztetxean

Asteartea, apirila 12th, 2016

Ostiral honetan, Apirilaren 15ean, Hardcore Punk kontzertu itzela izango duzue Añorgako Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Managaitz taldea egongo da, Azpeitiako Gaitze eta Bergarako Hardflip taldeekin batera. Kontzertua 22:30etan hasiko da.

gaitze-managaitz-hardflip5390750261460057545

Ernia taldea Mogambo Aretoan

Astelehena, apirila 11th, 2016

Bosniako Deer in the Headlights taldea euskal herrian izanen da zuzenean laster. Europa zaharretik ari dira Biran, eta sekulako indarra dute zuzenekotan, musikalki, ahots indartsua eta melodiak uztartzen dituztelarik. Afitxa Ernia taldeak osatuko du, zarautztik, hardcore/crust azkarraz.

deer-in-the-headlights-ernia13988492201459864606