Archive for the ‘Erantzun’ Category

Metralleta eta Erantzunen kontzertuak astebukaera honetarako

Asteazkena, azaroa 30th, 2011

Metralleta eta Erantzun taldeek kontzertuak edukiko dituzte astebukaera honetan. Abenduaren 3an, Orioko Gaztetxean egongo dira jotzen ESOAIN FEST jaialdian. Errepresioak ezarritako isunei aurre egiteko mobilizazio egun bat antolatu da Orion. egun osoko egitaraua izanen da, non arratsean kontzertu akustikoa eta gauean zarata gaua antolatu den. Gaueko kontzertua 22:30tan abiatuko da, eta taula gainean hiru musika talde, berriz: Mutürbeltz, Metralleta, eta Erantzun. Gaua borobiltzeko Disko Jartzaileak izango dira. Metralletan, Krixpinen estreinekoa edukiko dugu bajua jotzen.

Igandean ere eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Erantzunek kontzertua edukiko du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertu honetan, beste talde hauekin ere joko du:

AFGANISTAN YEYES: Berriz ere gure artean zuzeneko show-en erregeak! kataluniatik betiko hc-punk-a! hasi ezpatak zorrozten!! Culandra-rekin ateratako diska berria aurkeztuko dute!

ASPIRINA INFANTIL: Mallorkatik datorren taldea! diska berria eskuartean dutelarik datoz Verbal diarrea, phogo, fun people, st andrius eta antzerako taldeetan aritutako musikariak

FLY SHIT: Bergarako talde mitikoa! beste behin putzuzulon, etxean! DVD berria eskuartean dutelarik betiko kantuak eta kanturik berrienak zuzenean aurkeztuko dizkigute.

afganistan_infantil_web

Erantzunek Zizur Nagusiko Sorgin Gauean joko du

Osteguna, azaroa 24th, 2011

Erantzun taldeak, larunbat honetan Zizur Nagusian ospatuko den Sorgin Gauean joko du. Sorginkale banaketako lagunek antolatzen duten egun hau, goizean goiz hasiko da hainbat gauzekin. Hamaiketako begano bat, Amadeu Casellas eta Juanjo Garfiaren eskutik hitzaldia, bazkaria…

cartelsin-infoesparru-copia

Egunari amaiera emateko kontzertua izango da frontoian honako taldeekin:

RAPEROS DE EMAUS rap Barañáin
MARIACHI GUERRILLA mex-ska-punk Valladolid
HELL BEER BOYS streetpunk Goierri (Gipuzkoa)
HIPOTEKAOS hardcore Iruñea
OI! SALIMOS punkrock Txantrea
SOTA PRESSIO anarkopunk Girona
ERANTZUN hardcore extremo Zarautz

2011eko Kroketa Fest-a ospatuko da larunbatean

Asteazkena, urria 19th, 2011

Urretxu-Zumarragako Gaztetxean ospatzen den Kroketa Fest jaialdia ospatuko da larunbat honetan. Bertan, Zarauzko Humilitate eta Erantzun taldeez gain, Zaragozako Warsong taldeak ere joko du. Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da baina hau baino lehenago irratsaio berezi bat egingo dute ZaratataraZ irratsaioko lagunek, arratsaldeko 19:00etan.

kroketa-4-kartela-bukaezina

Astebukaera honetako zarata kontzertuak

Osteguna, apirila 28th, 2011

Beste astebukaera potente bat dugu oraingoan ere. Hasteko, Apirilaren 29an, bihar alegia,  bi Zarauztar talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano tabernan. Alde batetik HILKAR: Burux Lee, Amoniako87 eta Dirtaa  taldeetan hezi ostean talde berri batekin datoz Leitza, Zarautz eta Urretxuko gure mutil kozkorrak! Trashcore, hardcore crust eta nork jakin zer gehiago eskainiko duten. Hauekin batera ERNIA: Metralleta, Anestesia, Diskoiraa eta Erantzuneko agureez osaturik datorren musika fusionatzailea. Inork bizkarreko minik badu badaki non duen errehabilitaziorik onena! Kontzertua gaueko 23:00etatik aurrera izango da.

ap_29

Bestalde, Apirilaren 30ean , larunbatean, Erantzunen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hemen duzue beraiek bidalitako idatzi txikia:

ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek…milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,… eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz.

Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu.

Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!!
ERANTZUN!!

erantzun_13_urteurren_festa_web

Eta astea amaitzeko, Maiatzaren 1ean, igandean, Finlandiako Diskelma eta Frantziako Death Reign taldeen kontzertua edukiko dugu.

Datozen egunetako Putzuzuloko eta Zarauzko taldeen kontzertuak

Asteazkena, martxoa 30th, 2011

Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.

Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean,  sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.

orio_apirilak1_web

Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.

apirilak2_zarautz_web

Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

apirilak4

Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.

cartel_nailbiter_baja

Donostiko Erresistentzi kutxarako kontzertua!

Osteguna, otsaila 10th, 2011

Donostiako AHT-ren aurkako taldearen erresistentzi kutxarako kontzertua egongo da Mogambon, otsailaren 12an, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera.

kartel-grito

Bertan, Zarauzko Metralleta, Diskoiraa eta Erantzun taldeak egongo dira Urretxu-Zumarragako Zaborra taldearekin batera. Eta kontzertuaren ostean, Urko eta Terroriker DJak izango ditugu.


AHTrik EZ eta KITTO!!

Astebukaera honetako kontzertu proposamena

Osteguna, otsaila 3rd, 2011

Astebukaera honetan ere zer ikusi eta entzun edukiko duzue, Zarauzko zarata taldeei dagokionez behintzat.

Hasteko, Otsailaren 4ean, ostiralean, Erantzun eta Humilitate taldeak ikusteko aukera egongo da Baionako Kixkil ostatuan.

baiona_humilitate_erantzun_11-02-4

Honez gain,  igande zaratatsu bikain bat edukiko dugu Otsailaren 6an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Donostialdeko Iron Batasuna , Brasilgo Cativerio eta Bartzelonako Crani Septic taldeak edukiko ditugu oholtza gainean.

crani_color_web

Humilitate eta Erantzun taldeek Espainiar bira burutuko dute

Astelehena, azaroa 29th, 2010

Erantzun eta Humilitate taldeek, Espainiar bira txiki bat burutuko dute datorren zubian. Oraingoan bai Xatour izena jarri dioten bira honetan, Zaragoza, Bartzelona, Mallorka, Valentzia, Madril eta Soraluze zapalduko dute.

humilitate_erantzun_xatour_web

Bi taldeek igorri diguten mezutxoa duzue honakoa:

Hemen gaituzue beste behin bira berri baten berri emateko. Humilitatekook urrian europear biran izandako arazo mekaniko eta buruhauste guztiak oraindik konpondu gabe eta berriz ere errepidean izango gara. Oraingo honetan HUMILITATE eta ERANTZUN taldeok biok batera egingo dugu bira iberiar penintsula eta balear irletan.

Mallorka, Bartzelona, Valentzia eta Madrilen emango ditugu kontzertuak. Humilitateren 3. bira izango dugu honakoa. Europan zehar bi bira egin ostean eta Euskal Herriko txoko gehienetan autoprodukzioz ateratako cda aurkeztu ostean errepidean gara berriz. Hainbat kantu berri sartu ditugu errepertorioan eta abesti berri horiek zuzenean aurkezteko gogotsu gaude. Erantzun taldeari dagokigunez, Europan, Hegoameriketan eta makina bat aldiz ibili eta 5 diskaren ostean hemen gatoz urteko bigarren bira egitera. Alemanian izan ginen apirilean eta orain taldearentzat 3.iberik croket tourra denari ekingo diogu. Taldeak bizirik dirauen 13 urteetan zehar sarritan bixitatutako tokietara itzuliko gara eta hortzak zorrotz ditugu iada.

Zarauzko taldeen astebukaera honetako kontzertuak

Ostirala, uztaila 9th, 2010

Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator Zarauzko taldeentzat.  Gaur ostirala, Uztailaren 9ean bi kontzertu izango dituzue.

Lehena Mogambo aretoan izango da. Bertan, Erantzun eta Burux Lee taldeak ibiliko dira Bostonetik biran datorren Ramming Speed taldearekin batera. Kontzertua gainera, Donostiako lagun batzuek beraien entsegu/grabaketa lokalarekin dituzten gastuak ordaintzeko izango da.

ramming

Gaurko beste kontzertua Amurrioko La Kuadra etxean izango da. Bertan Inor ez, Despeñaperros eta Ametsgaizto taldeek joko dute.

inor

Erantzun taldeak Amurrioko La Kuadran joko du

Ostirala, ekaina 25th, 2010

Erantzun taldeak, Amurrioko La Kuadra etxean joko du Uztailaren 1ean, ostegunean.

Beraiekin batera, Europar birari amaiera emango dioten Ursus Galiziarrek ere joko dute. Gogoratzen bazarete, Zarauzko Arrano tabernan eman zuen birako lehen kontzertua Crust talde honek.

erentxun