Archive for the ‘Managaitz’ Category

Managaitz eta Optika taldeak Aizarnazabalgo Gaztetxean

Astelehena, azaroa 26th, 2018

Ostiral honetan kontzertu interesgarri bat edukiko duzue Aizarnazabalgo Gaztetxean. Gaueko 22:30etatik aurrera Zarauzko Optika eta Managaitz taldeak edukiko dituzue zuzenean.

Managaitz, Arrotzak eta Silent Era taldeak Putzuzulon

Igandea, apirila 8th, 2018

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak kontzertua antolatu dute Zarauzko gaztetxeann. Managaitz,Arrotzak eta Silent Era ariko dira zuzenean.

Silent Era
Oakland (kalifornia) aldetik biran datozte lagun hauek. Hardcore punk ikutu melodiko batekin bustiko dituzte gaztetxeko paretak.

Arrotzak 
Aski ezaguna gure artean talde hau. Melodia eta musika ilunak jorratzen dituzte, orain hirukote bezela, inoiz baino indartsuago. 

Managaitz
Aspaldi zuzenekoak eman gabe egon da talde Zarauztarra, berriro ere pixkanaka martxa hartzen doaz…

Managaitz taldea Añorgako Gaztetxean

Asteartea, apirila 12th, 2016

Ostiral honetan, Apirilaren 15ean, Hardcore Punk kontzertu itzela izango duzue Añorgako Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Managaitz taldea egongo da, Azpeitiako Gaitze eta Bergarako Hardflip taldeekin batera. Kontzertua 22:30etan hasiko da.

gaitze-managaitz-hardflip5390750261460057545

Managaitz Bergarako Gaztetxean

Asteartea, urtarrila 26th, 2016

Managaitz taldea zuzenean ariko da Bergarako Gaztetxean, ostiral honetan, urtarrilaren 29an. Bertan, Neke Politikoa eta Bergara bertakoak diren Hardflip taldeekin izango da, gaueko 22:30etatik aurrera.

pretapoi



Managaitz taldea Urretxu-Zumarragako Gaztetxean

Ostirala, urtarrila 15th, 2016

Larunbat honetan, Managaitz taldeak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du tartalarien alde antolatu den egunean. Bertan, Afu, Disasko eta Gureran taldeak ere egongo dira.

IMG-20160110-WA0004

Managaitz taldea Txantxarrekan

Asteartea, azaroa 10th, 2015

Punk hardcorearekin zita ostegun honetan Donostiako Txantxarreka gaztetxean! Managaitz, Artritis eta Juventud Infinita taldeek osatuko dute arrats gabeko afitxa!

managaitz-artritis-juventud-infinita6250140421447083374

Ernia, Managaitz eta No Retorno taldeak Arranon

Osteguna, urria 22nd, 2015

Ostiral honetan, Urriaren 23an, 3 talde Zarauztarren kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano Tabernan. Bertan, Managaitz, Ernia eta No Retorno taldeak izango ditugu gaueko 23:00etatik aurrera.

managaitz ernia noretorno txuribeltz

Managaitz eta Rvivir taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan

Asteazkena, urria 7th, 2015

Trintxerpeko Moganbo Aretoak ateak zabaldu berri ditu aurtengo denboraldirako eta ostegunean, Urriaren 8an, hardcore kontzertu itzel bat edukiko dugu. Oholtzara igotzen lehen taldea Zarauzko Managaitz izango da eta hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen Rvivir taldea izango dugu. Kontzertua 20:30etan hasiko da.

rvivr_mana


Zumaian izango gara Managaitzekin

Asteazkena, abuztua 12th, 2015

Ostiral honetan, abuztuaren 14ean Zumaiako Gaztetxean egongo gara Managaitz taldearekin. Gaueko 22:00etan hasiko den kontzertuan, Teen Wolf, The Capaces, Arritzak eta Uralita taldeekin batera egongo gara.

IMG-20150812-WA0005

Managaitz taldeak Intxaurrondon joko du

Asteazkena, maiatza 13th, 2015

Larunbat honetan, Maiatzaren 16an, espetxeen aurkako kontzertu itzel bat antolatu dute Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean eta bertan Zarauzko Managaitz taldea ere egongo da. Gaueko 21:00etan hasiko den kontzertu honetan, Ed Warner, Machete, Hondartzako Hondakinak, Fly Shit eta Hell Division taldeak ere edukiko ditugu.

intxaurrondo