Archive for the ‘Taldeak’ Category

Kaos y Lentejas jaialdia Usurbilgo Gaztetxean

osteguna, 15 abendua, 2016

2016ko Dilistak eta Anabasa martxan da. Aurten ere hardcorepunk gastronomikoari irekiko zaizkio ateak usurbilen. Egun osoko egitaraua prestatu da, eta kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, Gaztetxean. Zortzi izango dira agertokia hartuko duten bandak.

ABENDUAK 17 LARUNBATA

12:00 Usurbileko frontoian dilista txapelketa! Ekarri lapikoa eta osagaiak! sua gure kontu!
14:00 Dilistajan popularra borondatearen truke!
ondoren sari banaketak eta txapelarekin etorri direnen argazkia! Txapela ekarri!!!!!!
20:00 kontzertu mundiala gaztetxean!!!

patopato-asinus-kamorrah-paniko-metralleta-julio-alberto-gaitze-hell-division3835135141479894448

Taldeak

PATOPATO powerviolence a sako!!!!
PANIKO Hardcorepunk talde berria
ASINUS Punk punk punk
GAITZE Hardcorepunk ta malaostiya!
METRALLETA Fastcore, a toda letxe!
KAMORRAH grindmasters
HELL DIVISION crust mortala!
JULIO ALBERTO Punk iluna

Metralleta taldearen 7 hatzbeteko berria prest da

asteartea, 18 urria, 2016

Metralleta taldearen lan berria kalean da iada. 2012. urtean kaleratu zuten LParen ostean, 9 abestiz osaturiko 7 hatzbetekoa prestatu dute. Beti bezela, abiadura eta amorruz beteriko diska dugu hau.

OB-GD17-001.pdf

Lan hau plastiko formatuan lortu nahi baduze, Metralletaren kontzertuetan edo honako zigiluei eskatu ahal diezue:

In My Heart Empire
Discos Enfermos

La Humanidad es La Plaga

I Feel Good Records

Eta binilorik entzun ezin baduze eta diska osorik entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Torso eta Metralleta Getarian

asteartea, 28 ekaina, 2016

Gaur hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Gazteizko Gaztetxean. Bertan, Estatu Batuetatik biran datorren Torso taldea edukiko dugu. Eta beraiekin batera, aspaldian zuzenekorik eman ez duen Metralleta Zarauztarrak ere.

13524524_10153550338156712_7387733007700648741_n

Managaitz taldea Añorgako Gaztetxean

asteartea, 12 apirila, 2016

Ostiral honetan, Apirilaren 15ean, Hardcore Punk kontzertu itzela izango duzue Añorgako Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Managaitz taldea egongo da, Azpeitiako Gaitze eta Bergarako Hardflip taldeekin batera. Kontzertua 22:30etan hasiko da.

gaitze-managaitz-hardflip5390750261460057545

Ernia taldea Mogambo Aretoan

astelehena, 11 apirila, 2016

Bosniako Deer in the Headlights taldea euskal herrian izanen da zuzenean laster. Europa zaharretik ari dira Biran, eta sekulako indarra dute zuzenekotan, musikalki, ahots indartsua eta melodiak uztartzen dituztelarik. Afitxa Ernia taldeak osatuko du, zarautztik, hardcore/crust azkarraz.

deer-in-the-headlights-ernia13988492201459864606

Ernia taldea Errenteriako Niessenen

asteartea, 2 otsaila, 2016

Ostiral honetan, Otsailaren 5ean, Ernia taldea edukiko duzue Errenteria Niessen aretoa. Bertan, Bergarako Fly Shit taldearekin ariko dira gaueko 22:00etatik aurrera.

ernia_fly


Metralleta eta Total Arse iruñean

astelehena, 1 otsaila, 2016

Larunbat honetan, Otsailaren 6an, Metralleta eta Yotal Arse taldeek Iruñean joko dute, Subeltz ateneoaren urteurrenean. Bertan, Altsasuko Disasko taldea ere egongo da.

IMG-20160201-WA0003

Managaitz Bergarako Gaztetxean

asteartea, 26 urtarrila, 2016

Managaitz taldea zuzenean ariko da Bergarako Gaztetxean, ostiral honetan, urtarrilaren 29an. Bertan, Neke Politikoa eta Bergara bertakoak diren Hardflip taldeekin izango da, gaueko 22:30etatik aurrera.

pretapoi



Hilkar eta Total Arse aurtengo Defenestre Fest jaialdian

asteartea, 19 urtarrila, 2016

Aurtengo Defenestre Fest-a berriz ere Putzuzulo Gaztetxean ospatuko da.
Defenestre Fest-a beste gertaera gris bat gertatzen zen aldi berean jaio zen 2011ean, Ikuiluaren (Amurrio) desalojoan. Amorrua eta tristura, aspalditik lantzen zebiltzan gauzak burutzeko gogoekin nahastu ziren, eta horregatik izen berarekin jarraitzea erabaki zen; Ikuilua eta proiektu hura aurrera atera zituzten baloreak gogoratzeko.

Defenestre-a pisu ludiko handia zein DIY nortasun sendoa dituen ekitaldia da, jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena. Defenestre-a ongintzazko ekitaldia da; honek, onura ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkigun proiektu politikoetara zuzenduak izango direla esan nahi du.

TALDEAK
HILKAR (Guipuzkoa) Thrashcore
TÖTAL ARSE (Guipuzkoa) Old School Crustcore
ROBLË (Bizkaia) Stoner
DESPEÑAPERROS (Bizkaia) Sludge´n´Crust
DRÖGA (Cantabria) Rocking Violence
KUMA NO MOTOR (Baiona) Hardcore
AUXILIO (Valencia) D-Beat
KHMER (Madrid) Blackened Hardcore
ULTIMO GOBIERNO (Burgos) Leyendas D-Beat/Crust
LA CASA FANTOM (Noruega) True Norwegian Forest Noise

defenestre

Managaitz taldea Urretxu-Zumarragako Gaztetxean

ostirala, 15 urtarrila, 2016

Larunbat honetan, Managaitz taldeak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du tartalarien alde antolatu den egunean. Bertan, Afu, Disasko eta Gureran taldeak ere egongo dira.

IMG-20160110-WA0004