Archive for the ‘Taldeak’ Category

Managaitz taldea Txantxarrekan

asteartea, 10 azaroa, 2015

Punk hardcorearekin zita ostegun honetan Donostiako Txantxarreka gaztetxean! Managaitz, Artritis eta Juventud Infinita taldeek osatuko dute arrats gabeko afitxa!

managaitz-artritis-juventud-infinita6250140421447083374

Zarata kontzertuak Putzuzuloren 10. urtemugan

asteazkena, 4 azaroa, 2015

Astebukaera honetan zarta kontzertuak edukiko ditugu Putzuzulon. Igandean hasiko gara bazkari begano batekin. Eta honen ostean Zaragozako Warsong eta Schwach talde alemaniarra edukiko ditugu oholtza gainean.

putzu

Astelehenean berriz, etxekoak diren Ernia eta Holanda aldeko Krush talde zaratatsuak izango ditugu 21:30etatik aurrera.

Ernia, Managaitz eta No Retorno taldeak Arranon

osteguna, 22 urria, 2015

Ostiral honetan, Urriaren 23an, 3 talde Zarauztarren kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano Tabernan. Bertan, Managaitz, Ernia eta No Retorno taldeak izango ditugu gaueko 23:00etatik aurrera.

managaitz ernia noretorno txuribeltz

Managaitz eta Rvivir taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan

asteazkena, 7 urria, 2015

Trintxerpeko Moganbo Aretoak ateak zabaldu berri ditu aurtengo denboraldirako eta ostegunean, Urriaren 8an, hardcore kontzertu itzel bat edukiko dugu. Oholtzara igotzen lehen taldea Zarauzko Managaitz izango da eta hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen Rvivir taldea izango dugu. Kontzertua 20:30etan hasiko da.

rvivr_mana


Metralleta Ansa eta Auxilio Getarian

asteartea, 15 iraila, 2015

Ostegun honetan, Irailaren 17an hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Getariako kontzertuan.

IMG-20150915-WA0005

Bertan, Valentziako Auxilio, Poloniako Ansa eta Zarauzko heroiak diren Metralleta izango ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

Metralleta taldea Oreretako Gaztetxean

ostirala, 28 abuztua, 2015

Larunbat honetan, Abuztuaren 29an, Metralleta taldea ikusteko parada edukiko duzue Oreretako Gaztetxean. Zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu bertan:

Metralleta–> Zaratazarauz kolektiboko banda azkar eta zikina.

Warfuck–> Frantziako Lyon hiritik, Grind musika jorratuz biko formatuko banda.

Control Existance–> Txekiar errepublikatik, grincore eta fastcore erritmo azkarretan datorren banda.

Execucio–> Bartzelonako thrash metal taldea. Holocaust in your head, The bite, Instinto…

Zumaian izango gara Managaitzekin

asteazkena, 12 abuztua, 2015

Ostiral honetan, abuztuaren 14ean Zumaiako Gaztetxean egongo gara Managaitz taldearekin. Gaueko 22:00etan hasiko den kontzertuan, Teen Wolf, The Capaces, Arritzak eta Uralita taldeekin batera egongo gara.

IMG-20150812-WA0005

Managaitz taldeak Intxaurrondon joko du

asteazkena, 13 maiatza, 2015

Larunbat honetan, Maiatzaren 16an, espetxeen aurkako kontzertu itzel bat antolatu dute Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean eta bertan Zarauzko Managaitz taldea ere egongo da. Gaueko 21:00etan hasiko den kontzertu honetan, Ed Warner, Machete, Hondartzako Hondakinak, Fly Shit eta Hell Division taldeak ere edukiko ditugu.

intxaurrondo

Erniak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du

asteazkena, 6 maiatza, 2015

Aurten ere Presoen senideak borondatez astero eramaten dituen Mirentxin Gidariak kolektiboarentzako dirua biltzeko MIRENTXIN EGUNA antolatu dugu Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean. Bazkariko tiketak salgai dituzue, Apatxen, Osaban eta GazteleKUn bertan. Langabeak 10 € eta Langileak 12 €.

Maiatzaren 9an izango da eta hemen duzue egitarau osoa:

mirentxin

Mirentxin Gidariei buruz gehiago jakiteko Begi Bat bideoak-ek egin duen bideoa duzue hemen ikusgai, egunean bertan ere ikusi ahalko da.

Permanent Ruin, Metralleta, Pato Pato eta Ikaara taldeak Oreretan

asteazkena, 6 maiatza, 2015

Ostiral honetan, Maiatzaren 8an, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Oreretako Gaztetxean. Bertan, lau talde benetan azkar jotzen dutenak izango dira protagonista.

permanent

Estatu batuetatik datozen Permanent Ruin talde borobila gozatzeko aukera izango dugu. Doinu ultra azkarrez eta amorruz josiko dute gaztetxea.

Beraiekin batera powerviolence talde berria den Patopato egongo da. Zarauztik datozen bizardunak ere bertan izango dira, Metralleta, eta kartela bukatzeko Laudiotik beste taldetxo bat gerturatuko da, Ikaara. Azken hauek ere fastcorea egiten!