Archive for the ‘Ulu’ Category

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

ostirala, 23 apirila, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Ulu eta KaosarenerasoaK taldeek kontzertu batzuk eskeiniko dituzte Bartzelonan

astelehena, 22 martxoa, 2010

Aste Santuak oso mugituak izango dira Zarauzko talde askorentzat. Ulu dira horren adibide bat. Erdi Zarauztarra den talde honek Soraluzeko KaosarenerasoaK taldearekin bira txiki bat burutuko du Bartzelona aldean. Hauek dira kontzertuak:

Martxoaren 26an: Soraluzeko Gaztetxean
Martxoaren 27an: Amurrioko La Kuadran
Apirilaren 1ean: Bartzelonako Los Bloques Fantasma etxean
Apirilaren 2an: Molins Sense Reiko Kasablanka etxean
Apirilaren 3an: Bartzelonako La Jungla etxean.

ulua

Kontzertu gehiago ditugu astebukaera honetarako

asteazkena, 10 martxoa, 2010

Beste bi kontzertu interesgarri ditugu larunbat honetarako, Martxoaren 13rako. Lehena Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean izango dugu. Bertan, Amurrio aldetik datozen FABRIKA DE IDIOTAS, Hardcore gordina lantzen duen taldea. Jarraian Zallatik, Hardcore melodiko azeleratua eskeiniko digute NO KOMPLY taldeko gazteek. Azkenik, Harlore taldean ibilitako Iñigo eta Lander anaiek osatu duten talde berriaren estrenaildia edukiko dugu zuzenean, IHES NAIZ izena dute eta Punk-Rock melodiko india jorratzen dute.

martxoak_13

Honez gain, Andoaingo Gaztetxean ere zer ikusi eta entzun egongo da. Bertan, gaueko 22:00etatik aurrera Oriyotarrak diren Arrautz Ustelak eta Zarauztarrak diren Ulu eta Burux Lee taldeek joko dute. Gainera, gauari amaiera emateko DJ iñarras egongo da musika jartzen.

karteluluandoain

Astebukaera honetan ere kontzertu ugari izango ditugu

asteazkena, 3 martxoa, 2010

Martxoko lehen astebukaera kontzertu askorekin dator zaratazaleentzat. Ostiralean esaterako, bi kontzertu interesgarri egongo dira. Lezoko Txerrimuñon, Diskoraa, Karkaba eta Toil taldeen kontzertua egongo da. Kontzertu hau gainera, Zintzilik Irratiaren antena berria erosteko dirua ateratzeko da.

kontzertua_sos_antena_20100305

Egun berean, baina Bermeoko Nuntxaku Zentruan, Zarauzko Humilitate, Bermeoko Powerflip eta Mallorkatik datozen Mostros taldeak ariko dira.

mostrosweb1

Larunbatean berriz, Martxoaren 6an, kontzertu oso interesgarri bat izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta, Mostros eta Las hijas de la Evasion taldeak jardungo dira.

Kontzertu sorta honekin amaitzeko, larunbatean bertan beste zita zaratatsu bat izango duzue Lobato Etxean. Kasu honetan, Tres 41, Ulu, KaosarenerasoaK eta Nazkazakatuak taldeak joko dute. Honen ostean DJ sesioa egongo da Andoni eta Axiommyren eskutik.

ulufest

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

asteazkena, 3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua