Dirtaa

Dirtaa 2007aren bukaeran sortzen dute Putzuzulo Amets Fabrikan ezagututako lau lagunek, musikaren bitartez beraien gogoeta eta sentimentuak zabaldu asmoz. Lehendik ere hainbat taldeetean ibilitako jendea izanik (Erantzun, Mkt edota Kalanbrazo), musikarekiko maitasunak bat egin gintuen, eta proiektu berri honi ilusioz ekin genion. Taldeko lau partaideak Hardcore musikaren eta berekin batera mugitzen duen guztiaren maitale gara. Hots, borroka sozialak, gune askeak, komunikabide libreak… Hardcorea bizitzeko era bat bezala hartzen dugu, borrokan bizitzeko era bat bezala. Lehen maketa atera ostean, lau izatetik, bost izatera pasako dira taldean bigarren gitarjole bat sartuz.

Musikari dagokionez, Emocrust-a egiten saiatzen gara. Hau da, hardcore-a baino zerbait pixutxuagoa gitarra tristez eta ahots amorratuez lagunduta. Letrei dagokionez, norabide okerra aspaldi hartu zuen mundu honek, ez digu oso zaila jartzen orri baten gainera gure amorrua jaurtitzerako orduan.
Globalizazioa, gartzelak, gizartean dauden baloreak, jerarkiak, sistema
autoritarioak (guztiak), borroka sozial ezberdinak… dira gure letren arrazoi.

Gure musika askatasun osoarekin deskargatu, kopiatu eta trukatu dezakezu. Kultura librearen aldeko apustua egiten dugu, eta hau monopolizatu eta beraien poltsikoak betetzen dituzten mixerableak biziki gaitzesten ditugu.

SGAE-ri su!!!

Bukatzeko, zure hausnarketak, gogoetak, nahiak, ametsak, etab zabaltzera animatzen zaitugu. Egin musika talde bat, sortu fantzine bat, irrati bat… eduki ezazu ahotsa. Denon artean gauza asko alda ditzakegu!!! Besarkada potolo bat adiskide!!!!

Diskografia

Argazkiak

Bideoak

  • II. ZarataZarautz bataila (10-02-19)
  • Arraio Irratiaren 5. urteurrena (11-05-21)