Hirukotea ZarataZarautzen

apirila 10th, 2018

Oporraldi txiki baten ostean, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Gonbidaturik ez dugu edukiko baina hirukotea musika jartzen egongo gara ordu eta erdiz. Datozen asteetan inguruan edukiko ditugun kontzertuei errepasoa egingo diegu eta nobedadeak ere izango ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Gaurko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz, Arrotzak eta Silent Era taldeak Putzuzulon

apirila 8th, 2018

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak kontzertua antolatu dute Zarauzko gaztetxeann. Managaitz,Arrotzak eta Silent Era ariko dira zuzenean.

Silent Era
Oakland (kalifornia) aldetik biran datozte lagun hauek. Hardcore punk ikutu melodiko batekin bustiko dituzte gaztetxeko paretak.

Arrotzak 
Aski ezaguna gure artean talde hau. Melodia eta musika ilunak jorratzen dituzte, orain hirukote bezela, inoiz baino indartsuago. 

Managaitz
Aspaldi zuzenekoak eman gabe egon da talde Zarauztarra, berriro ere pixkanaka martxa hartzen doaz…

B Jauna eta Lagun Izoztua ZararaZarautzen

martxoa 27th, 2018

Gaur ere ZarataZarautz irratsaio bat dugu eta berau Lagun Izoztuaren eta B Jaunaren esku egongo da, Krixpin oporretara joan zaigu eta. Azken aldian lortu ditugun diskekin osatuko dugu saioa, eta nobedade batzuk ere entzun ahalko ditugu.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hagendas taldeko kideak ZarataZarautzen

martxoa 20th, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Hagendas taldeko kideak edukiko ditugu. Lan berria atera dute duela gutxi eta gurera hurbilduko dira aurkeztera, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hagendasekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Ernia taldeak Moganbon larunbatean

martxoa 13th, 2018

Ernia eta Managaitz taldeak kontzertua emango dute larunbat honetan Trintxerpeko Moganbon.

V. Taupada Fest! Taupada Fest! berri baten taupadak entzuten hasi dira berriro ere. Aurten V. edizioa izango da, martxoak 17 larunbatean nola ez, Trintxerpeko Mogambo aretoan. Oreretako Zintzilik Irrati librearen alde egiten da jaialdia, musika eta kontrakulturaren maitaleak diren pertsonek bultzatua. 

La Mirada del Tigre (HC Ikastola Zaharra – Madril) 
Aurkezten dizuegun lehen banda Madrildik datorkigu. Orain dela 4 urte sortua, Duelo, Përras Salvajes… bezalako taldeetako jendea aurkitzen duguna. HC Old School erritmoak entzun ahal izango ditugu animalien askapena, beganismoa eta espezismoaren aurkako letra konprometituekin. 2015ean beraien lehen EPa argitaratu zuten eta 2017an LP partekatu bat Madrilgo beste talde batekin, Chimpancé. 
 
Managaitz (HC melodiakin – Zarautz) 
Berriro ere Zarautztik datorzkigu Taupadara bertako bandak. Horietako bat Managaitz izango da, 2011ean sortua Diskoiraa, Metralleta, Erantzun eta Mor-more bezalako taldeetatik eratorritako kideekin. Punk- Hard Core melodikoa bi ahotsetan, kritika politiko eta sozialez hornituta. Geldialdi baten ondoren itzultzen dira eta luzerako izatea espero dugu. 2015eko beraien LParekin gozatzeko momentu ederra. 
 
Perro Lobo (Rap bortitza – Logroño) 
Aurkezten dizuegun hurrengo banda Logroñotik datorren bikote bat da. Haien musika rap eta hip- hopa dira, hitz subertsibo eta jarrera punk, antiespezista eta libertarioarekin. Orain arte editatutako beraien bi lanen abestiak ulukatuko dituzte; Perro Lobo 2013koa eta Pancrudo 2015ekoa. 

Fly Shit (HC-ko Beteranoak – Bergara) 
Bergaratik Euskal Herriko Hard Coreko laukote beterano hau datorkigu, eszenatokietan 20 urte baino gehiago daramatela. Erritmo irmoekin euskarazko hitzez lagundua, egunerokotasunean inguruan bizitzen dituzten gertakariak kontatzen dituzte eta beraien zuzenekoak bertsio indartsu batekin borobiltzeko ohitura dute. Diskografia interesgarri bat dute Fly Shit (2001), Bizitza…baina nola bizi? (2004), Arnas bakoitzeko ernetzen (2010), 1996tik bidetxurrian (2011), Barneko ahotsaren bila (2015), eta 20 urte bira zuzenean (2017) bezalako diskekin. 
 
Ernia (HC/Crust azkarra – Zarautz)
Zarautzetik ere datorren beste banda da eta herri hontako beste hainbat bezala kostaldeko eszenako kidez osatuta dago: Total Arse, Paniko, Anestesia… 2010etik HardCore/Crust azkar bat darabilte, euskaraz jaurtitako hitzak zur eta lur utziko zaituzte. Ërnia I (2014), Ërnia II (2017), eta “Bizkaia kalea 36” abestia argitaratu dotuzte, azken hau Zarautzko Putzuzulo gaztetxearen 12. urteurrenerako. 

DJ Ausente (edo ez)! 
Festa bukatzeko, urtero gurekin dugun laguntxo bat izango dugu, kaka hoberena pintxatuz. Bartzelona eta Donostia artean dabilen pertsona balianitza, kondairak dioenaren arabera jotzen duen leku, Zentro sozial, edo itxasontziak itxi edo hondoratu egiten dira….

Juanma ZarataZarautzen

martxoa 13th, 2018

Aste honetan Juanma datorkigu bisitan. Penintsulan irten diren diska berriei errepasoa egingo dio gurean, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmarekin eginiko irratsaioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN duzue.

Hirukotea ZarataZarautzen

martxoa 6th, 2018

Gonbidaturik ezean, hirukotearen esku geratuko da aste honetako ZarataZarautz irratsaioa. Inguruan ditugun kontzertuei errepasoa egingo diogu eta abesti berri batzuk ere ekarriko ditugu 21:30etatik aurrera eta ordu eta erdiz.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Poison Ideari buruzko irratsaioa gaur

otsaila 27th, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Poison Idea talde Estatubatuarrari eskeiniko diogu. 80ko hamarkadan Portlanden sortu zen taldeak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du soinean eta urte luze horietan argitaraturiko diskei eskeiniko diegu saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Poison Idea taldearen inguruan eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Zaragoza Letal fanzineaz ZarataZarautzen

otsaila 20th, 2018

Aste honetako ZarataZarautz saioan Zaragoza Letal fanzinea edukiko dugu. Eta horretarako, fanzinearen egilea den Juan elkarrizketatuko dugu, baita dituen edukiak ere errepasatu. Eta beti bezala musika apur bat ere jarriko dugu 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bertsioei eskeinitako ZarataZarautz saioa

otsaila 13th, 2018

Aste honetako ZarataZarautz saioa bertsioei eskeiniko diegu. Putzuzulo Gaztetxeko urteroko bertsio gaua gertu dela aprobetxatuz, talde ezberdinek eginiko hainbat bertsio ekarriko ditugu, beti bezala, 21:30etatik aurrera.