Disko gomendioa: Sin Dios – Intolerance Split 7´´

Gaurkoan, bi talde handiren arteko disko elkarbanatu batekin gatoz, Sin Dios Madrildarren eta Intolerance Asturiarren Ep konpartitu batekin alegia. Bakoitzak, beste taldearen bi bertsio egiten ditu. Sin Dios taldeak ez du aurkezpenik behar egia esan. Intolerance berriz, oso gazteak ez zaretenok agian Zarauzko Musika plazan ikusiko zenituzten Manuela Gaztetxea desalojatu ondoren burutu zen festan, 2000ko Apirilaren 1ean.

Espainar estatuko bi talde klasiko hauek, 2001ean kaleratu zuten diska bitxi hau, 1500 kopia eginez. Gaur egun, diska hau aurkitzea oso zaila da egia esan.

sin-dios

Sin Dios taldeak, Intolerancen Di no al speed eta El libro o la bala abestiak bertsionatzen ditu. Intolerancek berriz, Sin Diosen Requiem eta Ingobernables abestien moldaketak burutzen ditu.

intolerance

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

3 Responses to “Disko gomendioa: Sin Dios – Intolerance Split 7´´”

  1. abu Says:

    ni bazekat…laster zaratazarautzen Sin Dios taldearen saio berezia!!!

  2. kuki Says:

    Apirilak 1ian izan huan Fuck, ta gaztia izaten jarraitzen diyat
    Lotsik ez dakak. Urtetan in deken ekimen onena ta 2001 eko apirilak 17yan izan huala botatzen ez dek ba?? 2000ko Apirilak 1ian izan huan. Resindios!!

  3. admin Says:

    UUUUUUUUUUUUU Kuki hire komentario agrioak behar genizkian web onetan. Oraintxe konponduko diat errata.

Leave a Reply