ZarataFesten inguruan egindako irratsaioa entzungai dago
Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.
Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.
Podcast: Play in new window | Download