Emakumeak eta Hardcorea saio berean

Martxoaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu berriz ere musika jartzen. Oraingoan gainera, emakumeak protagonista diren beste saio bat ekarriko digu. Aurrekoan Punk musika taldeak eta emakume ahotsak uztartu bazituen, oraingoan Hardcore taldeen txanda izango da. Life… but how to live it? bezelako taldeak entzuteko parada izango duzue bertan.

l

Gogoratu galdu ezinezko zita duzuela asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Leave a Reply