Josu Trueba eta Kubako Punk mugimendua

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Josu Truebaren bisita edukiko dugu. Trueba, Al son del Punk argazki liburuaren egilea da eta bertan Kuban dagoen Punk mugimenduari egiten dio errepasoa. Guzti honetaz mintzatzen edukiko dugu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, liburuaren aurkezpena izango dela Putzuzulon, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Atzo Josu Truebarekin eginiko saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Leave a Reply