Archive for the ‘Berriak’ Category

Hilkar taldeak Kortxoenea Gaztetxean joko du

asteazkena, 11 ekaina, 2014

Ostiral honetan, Ekainaren 13an, Hilkar talde Zarauztarraren eta bolada luze batean jo gabe egon diren Adikune ikusteko aukera izango duzue Donostia Gros Auzoko Kortxoenea Gaztetxean. CAN VIESekin elkartasun kontzertua izango da gainera.

adikune

Dakizuen bezala Bartzelonako CAN VIES zentro sozialaren desalojoaren ondotik 80 atxilotu baina gehiago eta 2 espetxeratu izan dira. Horren aurrean, fidantzak eta abokatuen gastuak ordaintzeko elkartasun kanpaina bat abiarazi dute Santsen, eta Kortxoenetik, kanpaina honi ekarpen txiki bat egin nahi diogu, eta kontzertuaren etekinak beraientzat izango dira.

Juanmaren bisita aste honetako ZarataZarautz saioan

asteartea, 10 ekaina, 2014

Aurreko astean saiorik ez geneuen egin baina aste honetakorako pilak kargatuak ekarri ditugu ZarataZarautz saioko kideek. Gainera Juanmaren bisita edukiko dugu gaurkoan. Ea zer ekartzen digun…

ekainak_10_juanma

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ernia taldearen lan berria entzungai duzue

asteartea, 10 ekaina, 2014

Ernia Zarauztarren lan berria entzungai duzue. 7 abesti basatiz osaturiko CDa gure blogean jeisteko aukera duzue iada eta nahi izan ezkero taldearen bandcampean ere entzungai dituzue.

Ernia_azala_web_kote

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Infernoh, Nomad eta Hell Division Putzuzulon

asteazkena, 4 ekaina, 2014

Igande honetan, Ekainaren 8an, sekulako crust kontzertua dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Donostialdeko Hell Division, Infernoh Suediarrak eta Estatu Batuetako Nomad edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta gogoratu 23:00etarako amaitua egon behar duela.

nomadinfernoh

Rene Biname eta Metralleta Lasarten

astelehena, 2 ekaina, 2014

Astearte honetan, Ekainaren 3an, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Lasarteko Zulo Aretoan. Bertan, Suitzatik datozen Rene Biname Anarko Punk talde mitikoa egongo da. Beraiekin batera, Metralleta Zarauztarrek joko dute. Kontzertua 20:30etan hasiko da.

ReneBiname

Diskoiraa taldearen azken LPa entzungai duzue

astelehena, 2 ekaina, 2014

Azkenean atera da kalera Diskoiraa-koen azken lana LP formatuan. Desagertutako talde honek hardcore/punk koordenada azkarretan mugitzen dira. Hemen duzun lan honetan 2011ko azken grabazioa aurkituko duzu.

disssssssssssss

A aldean, 12 kanta azkar, zuzen eta basatiak. Letra interesgarriak eta Leiremuttur-en kolaborazio itzela ‘iluntasunean arro’ abestian. B aldean inoiz argia ikusi ez zuten 7” bateko 5 kantekin hasten da, 2008an grabatutakoak eta tartean pare bat omenaldi xumeekin, RIP eta RIPCORD taldeen moldaketekin. Eta LPa bukatzeko Urretxu-Zumarragako gaztetxean egindako kontzertu baten zuzeneko grabazio bat aurkituko duzu. KKinzona irrati libreak egindako grabateka bat da, soinu dexentea duena eta LIMP WRIST handien kanta brutal batekin bukatzen dena.

LParekin batera 2011an Asiako hego-ekialdean egindako biraren DVDa dator, kontzertuak, elkarrizketak…. DVD hau ez duzu sarean aurkituko, kopia bat nahi izan ezkero jarri gurekin kontaktuan: zaratazarautz@arraio.net.

Binilo formatuan lortu nahi badezu diska jo ondorengo zigiluetara:

http://chaos666.com/ edo http://www.discosenfermos.com/

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Behind Enemy Lines, Criatura eta Milisi Kecoa ZarataZarautzen

asteartea, 27 maiatza, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan ere, hiru talderi egingo diogu errepasoa. Hala nola, Behind Enemy Lines, Criatura eta Indonesiako Milisi Kecoa taldeei egingo diegu errepasoa gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio irratiko uhin libreetan.

criatura

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz saioa dugu gaur

asteartea, 13 maiatza, 2014

Beste astearte bat iritsi zaigu eta prest dugu ZarataZarautz berri bat. Gaurkoan, ohiko agendaz gain, Los Crudos taldeko abeslaria den Martin Sorrondeguyri eginiko elkarrizketa txiki bat entzun ahalko duzue, baita Putzuzulon eman zuten kontzertuaren zatirenbat ere.

Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

maiatzak_13_martin_entrevis

Saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Hysterics Putzuzulon

astelehena, 12 maiatza, 2014

Asteazken honetan, Maiatzaren 14an, Managaitz Zarauztarren eta Hysterics Estatubatuarren kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

hysterics


Los Crudos Metralleta Gaitze eta Dictadura Putzuzulon

asteazkena, 7 maiatza, 2014

Maiatzaren 9an, ostiralean, seguruenik urteko zarata kontzertua izango dena edukiko dugu Putzuzulon. Gaueko 22:00etatik aurrera, Azpeitiako Gaitze, Zarauzko Metralleta eta Dictadura eta Chicagotik datozen Los Crudos mitikoak edukiko ditugu. Zarautzen asteazkenean kenduko dira Arrano Tabernan salgai dauden sarrerak!!!!

crudos