Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Vietcong 68ko kideak gure irratsaioan

asteartea, 27 abendua, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Vietcong 68-ko kideak edukiko ditugu. Berriki sortutako taldea da Vietcong 68 eta beraien lehen lana aurkeztera etorriko zaizkigu bertako zenbait kide. Guzti hau, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an.

abenduak_27_vietcong68

Espetxeei eskeinitako ZarataZarautz irratsaioa

asteartea, 20 abendua, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan espetxeak edukio ditugu ardatz. Putzuzulon izan diren espetxeen aurkako jardunaldiak aitzakiatzat hartuta burutuko dugu gaurko ordu eta erdia. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur 21:30etatik aurrera.

espetxerik_ez_abenduak_20

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kaos y Lentejas jaialdiaz gaurko irratsaioan

asteartea, 13 abendua, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko den Kaos y Lentejas jaialdiari eskeiniko diogu. Horretarako, bertako antolatzaile bat edukiko dugu gurean, Jon Gorotz alegia. Berari elkarrizketa egiteaz gain, bertan joko duten taldeen abestiak jarriko ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

kaos_y_lentejas_abenduak13

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Hots Bat jaialdi antiespezistataz jardun ginen ZarataZarautzen

asteazkena, 7 abendua, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Duo eduki dugu gonbidatu bezela, Donostiako Txantxarreka Gaztetxean burutuko den Hots Bat jaialdi antiespezistako antolatzaileetako bat da eta. Bertan joko duten taldeei errepasoa egin diegu bertan.

hots bat (2)

Atzo Duorekin egin genuen saioa Podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Juanma aspaldiko partez ZarataZarautzen

asteartea, 29 azaroa, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu aspaldiko partez. Irratsaio hau gainera, bi lagunei omenaldi txiki bat egiteko erabiliko dugu, Txakoly Conflict taldeko Gorka eta Javi MHRC. Guzti hau, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Zarauzko Arraio Irrati librean.

juanma_azaroak_29

Ritxarren bisita ZarataZarautzen

asteartea, 22 azaroa, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioan Ritxar edukiko dugu beste behin ere. Aurrekoan bezela, eskuratu dituen nobedadeak ekarriko dizkigu gure belarriak zulatzeko. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.

azaroak_15_ritxard

Atzo Ritxarrekin egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

astelehena, 14 azaroa, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioa ohiko hirukoteak egingo dugu. Aste honetan Ritxarren bisita espero genuen baina atzeratu egin dugu, hortaz, ez dugu gonbidaturik edukiko. Total Arserekin burutu dugun biran lorturiko material berriarekin eta beste kontu batzuekin osatuko dugu astearteko saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

gu_geu_azaroak15

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da Mariminekin

astelehena, 7 azaroa, 2016

Total Arse taldearekin biran egon ostean, ZarataZarautz irratsaioa Arraio Irratiaren uhinetara itzuliko da gonbidatu batekin. Aste honetako irratsaioan Marimin edukiko dugu gurekin.

azaroak8_miñas

Duela hilabete batzuk, gurean izan genuen Marimin bere gustuko musika jartzen. Oraingoan, 80ko hamarkadan eta gaur egun entzuten dituen Punk eta Hardcore abestiak jarriko dizkigu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Mariminekin egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ezin Izan taldekoak ZarataZarautzen

astelehena, 10 urria, 2016

Aste honetako ZararaZarautzirratsaioan, Ezin Izan taldeko kidren bat edukiko dugu. Urte luzez kontzertuk ematen ibili den taldea daEzin Izan eta aurten atera duten azken diska aurkezteaz gain, beraien ibilbideari errepasoa egingo diogu. Ha dena beti bezela FMko99.3an.

ezin izan_urriak11

Atzo Javirekin egindako saioa podcastean duzue. Plaista HEMEN.

Bihar ez dugu saiorik egingo

astelehena, 3 urria, 2016

Bihar ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Orioko Gaztetxean antolatu duten kontzertu honen ondorioz:

14344151_825250880911708_3031759184079973564_n

Datorren astean itzuliko gara saio berri batekin.