Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Hilkar taldeko kideak aste honetan

astelehena, 26 iraila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko kideak edukiko ditugu. Uda hasieran diska berria kaleratu zuten eta berau aurkezten egongo dira gurean gaueko 21:30etatik aurrera.

irailak27_hilkar

Hilkarrekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

denboraldi berriari ekingo diogu Arraio Irratian

astelehena, 19 iraila, 2016

ZarataZarautz saioaren 11. denboraldia bihar hasiko dugu Arraio Irratian. Gaueko 21:30etatik aurrera uda honetan lortu ditugun disko eta nobedadeei errepasoa egingo diogu B Jaunak eta Lagun Izoztuak.

irailak_20_lehena

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa

astelehena, 11 uztaila, 2016

Aste honetan denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa egingo dute Krixpin eta B Jaunak. Merezitako opor batzuen aurretik ordu eta erdiko saio zaratatsua izango duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

uztailak_12_azkena

Aste hauetako kontzertuei errepasoa

asteartea, 21 ekaina, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa gonbidaturik gabe egingo dugu. Datozen egunetan ditugun zarata kontzertuei errepasoa egingo diegu gehienbat, badira batzuk eta.

Honez gain, gustoko ditugun soinu batzuk ere izango dituzue entzungai. Guzti hau, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

ekainak_21_gu_urteurren_bolo

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ritxar HardCross berriz ere ZarataZarautzen

astelehena, 13 ekaina, 2016

Aste honetako irratsaioan, Ritxar HardCross edukiko dugu berriz ere. Aurten ZarataZarautz irratsaiotik pasa gabe zegoenez, asteartean izango dugu gustoko duen musika jartzen. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

ekainak_14_ritxi(1)

Hirukotea protagonista ZarataZarautzen

astelehena, 6 ekaina, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidaturik edukiko. Baina lasai, saioa egiten dugun hirurok diska berri batzuk prest ditugu ordu eta erdi zaratatsu bati aurre egiteko. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

ekainak_7_guuuuuuu

Atzoko irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tito Metralleta ZarataZarautzen

asteartea, 31 maiatza, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Tito Metralletaren bisita edukiko dugu. Aspaldian gela arroxestik pasa gabe dugu Tito eta aste honetan gustuko duen musikaz gozatu ahalko dugu, baita bere tontakeriez ere. Hau dena, 21:30-etatik aurrera izango duzue.

maiatzak_31_tito

Atzo Titorekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Arrotzak taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 24 maiatza, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Arrotzak taldeko kide batzuk edukiko ditugu. Aurten kaleratu duten diska aurkezten ibiliko zaizkigu gurean. Eta ohikoa den bezala, asteko agendari errepasoa ere egingo diogu. Hau dena, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

maiatzak_24_arrotzak

Arrotzak taldearekin egindako saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

10 urteak ospatzeko zarata saioa

asteartea, 17 maiatza, 2016

Arraio irratiak 10 urte ospatzen dituela eta, ZarataZarautz berezia antolatu dugu. Gaueko 21:00etan hasiko dugun irratsaioan, 10 abesti eramango dugu bakoitzak, 10urte hauetan Putzuzulon antolatu ditugun kontzertuetako talddekin eta gehien gustau zaizkigun abestiekin osatuta

Gogoratu beraz, aste honetako saioa 21:00etan hasiko dugula!!

MAIATZAK 17 HAMAR URTE

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Astearte zaratatsu berri bat

asteartea, 3 maiatza, 2016

Astearte honetan ere zita zaratatsua duzue Arraio Irratian. Aste honetan, inguruan ditugun kontzertuen errepasoa egingo dugu, agendari errepaso bat emanaz. Eta uda bitartean esku artean ditugun gauzez ere hitzegingo dugu. Hau dena, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an

maiatzak_3

Atzoko saioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.