Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Beste astearte zaratatsu bat prest

astelehena, 25 apirila, 2016

Beste astearte bat iritsi zaigu eta ohikoa den bezela, ordu eta erdiko saio zaratatsua dugu prest. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina hirukotearen esku geratuko da zuen belarriak zulatzea. Hau dena, beti bezela, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak-26

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanma eta bere flexiak ZarataZarautzen

asteartea, 19 apirila, 2016

Aste hontako ZarataZarautz saioan Juanma edukiko dugi gonbidatu. Oraingo honetan, etxean dituen flexiak ekarriko dizkigu eta formatu honen inguruan mintzatuko gara, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_19_juanma_flexi

Atzoko saioa entzungai duzue iada podcastean. Playlista berriz HEMEN duzue.

ZarataZarautzen 10 urteak ospatuz

osteguna, 14 apirila, 2016

ZarataZarautz irratsaioak ere 10 urte betetzen ditu aurten eta hau ospatzen hasteko, Putzuzulo Gaztetxeko paret batean collage moduko bat egin dugu urte hauetan antolaturiko kontzertuen kartelekin.

zarata

zarata1

zarata2

zarata3

Lagun Izoztua eta Krixpin ZarataZarautzen

astelehena, 11 apirila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa bi esatariren esku geratuko da. Ernia taldeak Moganbo aretoan eman behar duen kontzertuaren ondorioz B Jaunak huts egingo digu aste honetan. Hala ere, ordu eta erdiko zarata dosia edukiko duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_12_bjaina_gabe

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Oporraldien ostean ZarataZarautz bueltan

asteartea, 5 apirila, 2016

(gehiago…)

Aste honetan ZarataZarautz saiorik ez

asteartea, 29 martxoa, 2016

Gaur ez dugu ZarataZarautz saiorik izango. B jaunaren oporrsk eta Lagun Izoztuaren konpromezuen ondorioz, ez dugu saiorik egingo. Dayorren astean pilak kargatuta itzuliko gara!!

JP ZarataZarautzen

asteartea, 22 martxoa, 2016

Aste honetako saio zaratatsuan, JP etorriko zaigu gurera. Denboraldi bat Zarauztik kanpo egon ostean, bueltan dugu herrira, eta guk hau aprobetxatu dugu berak gustoko duen musikaz gozatzeko. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak22_jp

JP-rekin eginiko saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea zarata jartzen

asteartea, 15 martxoa, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioan ere ez dugu gonbidaturik edukiko. Hortaz, eta aurreko astean bezala betiko hirukotea musika jartzen edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

martxuak_15

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

astelehena, 7 martxoa, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidaturik edukiko, baina hirukotea musika jartzeko gogo biziz edukiko duzue, beti bezala, astearte gauean 21:30etatik aurrera.

martxuak-8

Juanma aspaldiko partez ZarataZarautzen

asteartea, 1 martxoa, 2016

Gaurko ZarataZarautz saioan Juanmaren bisita edukiko dugu. Aspaldi gure saiotik pasa ez dela, eta horregatik, 2015ean berak lorturiko diska onenak ekarriko dizkigu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

juanma_otsailak1