Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Odio taldea ZarataZarautzen

asteartea, 23 otsaila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Oreretako Odio taldea izango dugu. Talde mitiko honek diska berria kaleratu du eta bertako bi kiderekin hontaz eta beraien ibilbideaz jardungo dugu.

otsailak_23_odio

Odio taldeko kideekin eginiko saioa podcastean entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 16 otsaila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko, baina ohiko hirukoteak aspaldiko partez musika apur bat jartzeko aukera izango du. Beraz ez galdu gaurko zita zaratatsua gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_16_guuu

n dugun azken saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Pottors Ta Klitoko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 1 otsaila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Pottors Ta Klito taldeko kideak izango ditugu. Urte hasieran diska berria kaleratu dute eta honen inguruan mintzatuko gara ordu eta erdiz Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_2_pottors

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 26 urtarrila, 2016

Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko ZarataZarautzen. Hala ere saioa egiten dugun hirurok ordu eta erdiko saioa prestatu dugu, nobedade eta gustoko kantuekin. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

urtarrilak26

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

Defenestre Fest Jaialdiaz ZarataZarautzen

astelehena, 18 urtarrila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz saioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Aste honetan Putzuzulon ospatuko den seigarren kontzertu solidarioa dugu hau eta bertan joko duten taldeak errepasatuko ditugu. Hontaz aparte, nobedade gehiago ere izango ditugu entzungai beti bezela, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

defenes

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Orreaga 778ko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 12 urtarrila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Orreaga 778ko kideak izan ditugu. Beraien ibilbide musikalari errepasoa egiteaz aparte, gustoko duten musika apur bat ere jarri dugu.

orreaga778

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest

astelehena, 4 urtarrila, 2016

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest dugu Arraion. Asteartean, ohiko hirukotea musika ziztatzen ibiliko gara, eta zorte apur batekin Meltxor Gaspar eta Baltasarrekin seikote bihurtuko gara. Gogoratu zita zaratatsua duzuela Zarauzko irrati librean, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_1_gu

Urteko lehen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteko errepasoa ZarataZarautz saioan

asteartea, 29 abendua, 2015

Gaur urteko azken irratsaioa egingo dugu ZarataZarautz saioan. Eta horretarako, Putzuzulo Gaztetxetik pasa diren kontzertu onenen dekalogoa egingo dugu. 2015ean pasa diren taldeak entzuteko parada edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

ABENDUAK_29_REPASO

Urteko azken saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Jony Arse ZarataZarautz saioan

astelehena, 21 abendua, 2015

Biharko ZarataZarautz irratsaioa gonbidatu batekin edukiko dugu beste behin ere. Kasu honetan, Total Arse taldeko Jony edukiko dugu gustoko duen musika jartzen. Gogoratu guzti hau bihar gaueko 21:30etan izango duzuela FMko 99.3an edo internet bidez.

joni

Hirukotearekin ZarataZarautz saioa

asteazkena, 9 abendua, 2015

Atzo beste ZarataZarautz bikain bat eduki genuen hirukotearekin. Denetariko abestiak entzuteko aukera izan zenuten bertan: Orreaga 778, Aus-Rotten, Antichism, Usura, Trance…

abenduak_8_pinnikote

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.