Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Colapso taldea ZarataZarautzen

astelehena, 30 azaroa, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Colapso Beasaindarrak izango ditugu. Material berria grabatu dute eta hau aprobetsatuz, elkarrizketa egingo diegu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko 99.3an.

colapso

Atzo Colapsokoei egindako elkarrizketa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea egon gara ZarataZarautz saioan

asteazkena, 18 azaroa, 2015

Aste honetako saioan Txafek itzuli behar zuen baina azken unean huts egin digu. Horregatik, ohiko hirukotea egon gara musika apur bat jartzen eta asteko agendari errepasoa egiten. Ura, Motorhead, Orreaga 778, Hellshock eta beste hainbat talderen abestiekin ibili gara oraingoan.

azaroak_17_hiruuu

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ritxarren bisita ZarataZarautzen

astelehena, 9 azaroa, 2015

Biharko ZarataZarautz saioan Ritxar Hardcross edukiko dugu beste behin ere. Azkeneko aldiz RIP taldearen inguruko irratsaioan izan genuen. Oraingoan ordea, gustoko taldeak eta nobedadeak ekarriko dizkigu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

azaroak_10_ritxi

Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan

asteazkena, 4 azaroa, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.

azaroak_3_bingo_txaf

Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Entzun Mariminekin egindako ZarataZarautz saioa

asteazkena, 28 urria, 2015

Atzo Mariminekin egin genuen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Ordu eta erdiko saioan, bere gazte garaitako punk taldeen abestiak entzun ahal izan genituen. Ultimo Resorte, Ramones, The Damned, The Clash…

URRIAK_27_MINAS

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 21 urria, 2015

Atzo egin genuen ZarataZarautz saio berri bat entzungai duzue iada. Piss, Sendabelarrak, Daily Ritual, The Stops eta beste hainbat talderen abestiak jarri genituen ordu eta erdiz. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

urriak_20_gugu

Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 14 urria, 2015

Atzo beste ZarataZarautz irratsaio bat izan genuen. Alfabetuko 3 hizki hartuta, talde beterano eta berri batzuei errepasoa egin genien. E150, Circle Jerks, Rainbow Of Death, RkeR, Cryptic Slaughter…

URRIAK_13_LETRAK

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Atzoko saioa entzungai duzue

asteazkena, 7 urria, 2015

Atzo beti bezala ZarataZarautz saioa eduki genuen Arraio Irratian. Hirukoteak urriko lehen saioa burutu zuen eta hainbat talde entzuteko parada izan genuen. Karkaba, Cerdos Compases, Ezin Izan, World Burns To Dead… Ordu eta erdiko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

urriak_6_tutupa.

Astearte zaratatsu berri baterako prest?

astelehena, 28 iraila, 2015

Astearte berri bat iristear da eta hirukoteak prest du ZarataZarautz itzel bat. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina ordu eta erdiz Arraio Irratian edukiko gaituzue ohiko agenda, zarata eta txorakeriekin. Sintonizatu Arraio astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera!!

irailak_29_guuuu

Atzoko saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea lehen aldiz denboraldi honetan

asteartea, 22 iraila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Lagun Izoztuak, B Jaunak eta Krixpinek osatuko dute. Denboraldi honetan lehen aldiz, hirukotea batera izango da gela arroxean gaueko 21:30etatik aurrera eta zarata jartzeko gogo ikaragarriarekin. Ez galdu zita!!!

zarratata