Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

asteartean denboraldi berria hasten da!

larunbata, 5 iraila, 2015

Datorren asteartean ZarataZarautz irratsaioaren 10. denboraldiarekin hasiko gara!!! Arraio Irratian egiten dugun saioa Irailaren 8an hasiko gara betiko orduan, gaueko 21:30etatik aurrera. Hala ere, Lagun Izoztua beranduago hasiko da saioan beste konpromezu batzuk medio.

Hortaz, asteartean zita zaratatsua duzue Krixpin eta B Jaunaren gidaritzapean!!!!

irailka_8_lehena-1

Krixpin eta B Jauna gaurko saioan

asteartea, 14 uztaila, 2015

Astearte honetan ere Krixpin eta B Jauna edukiko ditugu ZarataZarautz berri bat eginez. 21:39etatik aurrera zuen belarriak zulatuko dituzte herri eta auzoko soinu hoberenekin, beti bezala, Zarauzko irrati onenean!!!

uztailak_14_herriak

Uztaileko lehen saioa prest dugu

astelehena, 6 uztaila, 2015

Uztaileko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu Arraio Irratian. Lagun Izoztua ez da egongo baina gaineontzeko biek beste saio bikain bat prest dute, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

UZTAILAK_7_pin_ta_abu-1

Lagun Izoztuaren azken ZarataZarautz saioa

asteartea, 30 ekaina, 2015

Udan sartu gara eta Arraio Irratiko saio gehienek oporrak hartuko dituzte Irailean gogo biziz itzultzeko. Ez dakigu ziur ZarataZarautz saioak uztailean jarraituko duen (lan kontuan medio) baina Lagun Izoztuak gaur azken saioa egingo du, merezitako deskantsua hartzeko.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiaren uhin libreetan.

ekainak_30

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

San Juanetan ere saio zaratatsua dugu

astelehena, 22 ekaina, 2015

Astearte honetan ere ZarataZarautz berri bat egingo dugu. Oraingoan gonbidaturik ez dugu edukiko baina hirukotea musika jartzeko gogoz etorriko da beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

ekainka_23_guuu

Atzo egindako saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Juanmaren bisita ZarataZarautzen

asteartea, 16 ekaina, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu. Aspaldi etorri gabe egon den gonbidatuak emo doinuak ekarriko dizkigu oraingoan. Gogoratu zita zaratatsua duzuela beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

ekainak_16_juanma_emo

Juanmarekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ekaineko bigarren saioan

astelehena, 8 ekaina, 2015

Irrati libre ezberdinetako irratsaio zaratatsuei errepasoa egin eta gero, aste honetan hirukotea berriz ere musika ziztatzen ibiliko da. Beti bezala, nobedadeak, agenda eeta inguruko kontzertuen berri emango dugu asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

ekainak9_geuuuu

Atzo egindako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Radio ELAkoekin ZarataZarautzen

astelehena, 1 ekaina, 2015

Astearte honetako ZarataZarautz saioan Radio ELA, Madrilgo irrati libreko La casa de la bomba irratsaioko kideei egingo diegu elkarrizketa. Eta beti bezala, gure agendaz eta musika zaratatsuaz gozatzeko parada edukiko duzue. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

pinnnn

Atzoko saioa, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteurren osteko ZarataZarautz saioa prest dugu

asteartea, 26 maiatza, 2015

Iltzeari oraindik ez diogu buelta eman baina ZarataZarautz berri bat prest dugu. Aste honetan Salamanka aldera joango gara eta mejor que en los ochenta irratsaioko kideei egingo diegu elkarrizketa eta beti bezala sekulako musika zaratatsuaz gozatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

mejor ke en los 80

Urteurreneko irratsaioa egingo dugu ZarataZarautzen

astelehena, 18 maiatza, 2015

Arraio Irratiak 9 urte egiten dituela aprobetxatuz. Irratsaio berezia egingo dugu ZarataZarautz irratsaioan. Gaueko 21:00etan hasiko den saioan, urte hauetan gure irratsaiotik pasa diren lagun batzuk edukiko ditugu gurean. Disgalerna, Txaf, Tito… Ez ahaztu Arraio sintonizatzea bihar, gaueko 21:00etatik aurrera.

MAIATZAK_19_BEREZIA

Atzo egin genuen saio berezia podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.