Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Aste honetako ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 11 martxoa, 2015

Aste honetan Krixpin gabe egin dugun ZarataZarautz saioa entzuteko moduan duzue iada. Inguruan ditugun kontzertuei errepasoa egin genien lehenik, agenda ahaztu gabe. Honez gain, etxean genituen binilo batzuei ere buelta batzuk eman genizkien. Saioa podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

Izen bitxiez osaturiko ZarataZarautz saioa

asteartea, 3 martxoa, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioa berezia izango da. Beste talde batzuk parodiatzen dituzten musika taldeen izenak dituztenekin bustiko dugu eta. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

martxuak_3_izen_raruak

Atzo egin genuen saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tapoi Fest-aren inguruan ZarataZarautzen

astelehena, 23 otsaila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Bergarako Gaztetxean egingo den Tapoi Fest-ari egingo diogu tartea. Ostiral eta larunbateko jaialdi honetako taldeak errepasatuko ditugu eta antolatzaileak ere elkarrizketatuko ditugu, beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_24_tapoi

Atzo eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gaur ZarataZarautz saioa dugu

asteartea, 17 otsaila, 2015

Astearte honetan beste ZarataZarautz saio bat dugu. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina betiko hirukotea musika jartzeko gogoarekin egongo gara, beti bezala Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_17

Atzo egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txafen bisita ZarataZarautzen

astelehena, 9 otsaila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Txaf edukiko dugu. SkatePunk-aren inguruan ariko zaigu ordu eta erdiz bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_10_txaf

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Burrunduaren eguna asteartea

astelehena, 2 otsaila, 2015

Asteartea ZarataZarautz berri bat dugu eta oraingoan hirurak egotea espero dugu. Ezer berririk eduki gabe, musika apur bat ziztatzen egongo gara gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko gela arroxean.

otsailak_3

Atzoko saioa beti bezala podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Gaur astearte zaratatsua da!!

asteartea, 27 urtarrila, 2015

Defenestre Festeko ajea pasa gabe badugu ere, gaur ZarataZarautz saio berri bat dugu Arraio Irratian. Igande honetan Putzuzulon izango den kontzertuaz mintzatzeaz gain, kantu berri batzuekin etorriko gara, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak27

Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Defenestre Fest jaialdia ardatz ZarataZarautzen

astelehena, 19 urtarrila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Defenestre Fest jaialdiari egingo diogu tartea. Putzuzulon egingo den jaialdian 11 talde edukiko ditugu bi oholtzetan banatuta eta hauen doinuak dastatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_20_defenestre

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Beste astearte zaratatsu baterako prest!!

asteartea, 13 urtarrila, 2015

Asteartea iritsi zaigu eta beste ZarataZarautz saio interesgarri bat edukiko dugu 21:30etatik aurrera. B Jaunaren parte hartzea kolokan baldin badago ere Krixpin eta Lagun Izoztua Arraio Irratiko gela arroxean egongo gara musika apur bat ziztatzen. Galduko duzu?

urtarrilak_13

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere egin genuen

osteguna, 8 urtarrila, 2015

Naiz eta notiziarik ez jarri, aste honetan urteko lehen ZarataZarautz saioa egin dugu. Active Minds, Nausea, Trance, Kuma No Motor, Suicidas eta beste hainbat talde entzuteko aukera edukiko duzue podcastean klik egiten baduzue. Playlista berriz, HEMEN duzue.

urtarrilak_6_geu