Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

MFESST-aren inguruan ZarataZarautzen

asteartea, 21 maiatza, 2013

Arraio Irratiaren 7. urtemuga ospatzen ari garen honetan, MFESST-aren inguruan jardungo gara ZarataZarautzen. Aurreko astebukaeran izan ziren jardunaldien inguruan hitzegingo dugu bertan parte hartu zuten hiru kiderekin. Gogoratu beti bezala, zita zaratatsua duzuela Arraio Irratiko FMko 99.3an (Zarautzen bazaudete) edo internet bidez.

messsfff_maiatzak21

Atzo Miren eta Gururekin egin genuen saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Noise & Distorsioneko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 13 maiatza, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Noise & Distorsion irratsaioko kideak izango ditugu. Arrasateko Itxungi Irratiko astelehenetako zarata saioa da honakoa eta bertako esatariak gure gela arroxean edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

noise

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

LP aste honetako ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 6 maiatza, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.

maiatzak_7_LP

Atzoko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Entzun atzo hirukoteak egin genuen saioa

asteazkena, 1 maiatza, 2013

Asteartero bezala ZarataZarautz saioa egin genuen Arraio Irratian eta oraingoan, saioa osatzen dugun guztiak izan ginen bertan. Ordu eta erdiz, gustoko ditugun taldeak entzuteko aukera izan zenuten eta bide batez, inguruko kontzertuen agenda ere zabaldu genuen gure uhin libreetatik. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Vitamin+X

Hirukotea bueltan da ZarataZarautzen

astelehena, 22 apirila, 2013

Aurreko astean Juanma izan genuen arren, B Jaunaren ahotsik ezin izan zenuten entzun. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirukotea bertan izango gara zuen belarriak zulatzen. Apirilaren 23ko saioan, gure eskutara iritsi diren nobedade berriak edukiko ditugu eta hemendik gutxira Putzuzulon egongo diren kontzertuei ere errepasoa egingo diegu.

apirilak23

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanma PowerPop-aren inguruan

astelehena, 15 apirila, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu bere hilabeteroko bisitan. Bihar eta gaueko 21:30etatik aurrera, aspalditik hitz eginda genuen Power Pop taldeen inguruan jardungo gara.

Beraz gogoratu zita zaratatsua (?) duzuela gure gela arroxetik, gaueko 21:30etatik aurrera.

power

Atzo Power Pop saiorik ez genuen izan baina Juanma eduki genuen gurean. Saioa Podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Kirxpinen urteak ospatzeko irratsaioa

astelehena, 8 apirila, 2013

La Casa Fantom eta Can’t Explain taldeek aurreko astean eman zuten kontzertuaren ondorioz, ez genuen saiorik egin. Baina aste honetan gogo biziz gatoz zuen belarriak zulatzera. Gainera, gure bekaduna den Krixpinen urteak izango dira bihar eta irratsaio-parranda moduko bat egingo dugu.

GOnbidatuak zaudete gure biharko saioa entzutera eta Putzuzuloko lehen solairura igotzen bazarete, Krixpinek aterako dizkigun zerbezak edateko aukera ere edukiko duzue.

apirilak_9_pin

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bartzelonatik bixita ZarataZarautzen

astelehena, 25 martxoa, 2013

Aste honetako ZarataZarautz saioan Bartzelonako bi lagunen bixita edukiko dugu, Mattin IZ eta Saioa edukiko ditugu gure gela arroxean. Zarautzen egun batzuz izango ditugu eta gure saiora hurbiltzeko gonbiteari baiezkoa eman diote. Beraz, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Bartzelonako doinu zaratatsu batzuk, ohiko agenda eta gure humore bikaina entzun ezazue.

martxuak_26

Atzo Saioa eta Mattinekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Lagun Izozturik gabeko ZarataZarautz saioa

asteartea, 19 martxoa, 2013

Badakit ZarataZarautzeko entzule finek Lagun Izoztuaren falta izugarri botako dutela baina gaurko saioan, Krixpin eta B Jaunaren presentziarekin konformatu beharko zarete. Aste honetan, gonbidaturik ez da izango baina bai nobedade berriak, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak_19

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanmarekin antimilitarismoaren inguruan

asteartea, 12 martxoa, 2013

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma etorriko zaigu eta oraingoan, 80 eta 90 hamarkadetan insumisioaren aldeko eta militarismoaren aurkako sorturiko abestiak entzuteko aukera izango dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera

anti

Atzo Juanmarekin egin genueen saioa, ohi den bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.