Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Sarrera bitxiez osaturiko abestiekin egingo dugu saioa

astelehena, 22 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko baina bitxikeria batekin etorriko gara. Ohiko agenda errepasatzeaz gain, intro edo sarrera bereziak dituzten abestiak jarriko ditugu astearteko saioan. Rouse, HHH, Etsaiak, Metralleta…

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela bihar gaueko 21:30etatik aurrera.

Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanmarekin anaien inguruan

asteazkena, 17 urria, 2012

Atzo Juanmarekin egin genuen saioa, beste behin ere. Oraingo honetan, anaiez osaturiko punk taldeei egin zien errepasoa. Tragedy, His hero is gone, Active Minds, Joselu Anaiak…

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz berezia aste honetan

astelehena, 8 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa berezia izango da. Ez gonbidaturen bat edukiko dugulako, betiko hirukotea egongo gara eta bertan, jarriko dugun musikagaitik baizik. Hardcore edo Punkarekin zerikusia ez duten abestiak jarriko ditugu Urriaren 9an, gure alde arroxa airereratuko dugu ordu eta erdi luzez Arraio Irratiko uhin libreetan.

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Etengabeko zarata ZarataZarautzen

astelehena, 1 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Altzan egingo den 10. Etengabeko Zarata edukiko dugu hizpide. Bertan, parte hartuko duten taldeen informazioa eta soinua entzuteaz gain antolatzailearekin ere mintzatuko gara, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo egin genuen irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tupa Tupa gehiago ZarataZarautzen

astelehena, 24 iraila, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango baina ohiko hiru esatarien ahotsak entzuteko ez duzue arazorik izango. Aste honetan, nobedade berri batzuk ekarriko ditugu, betiko agenda eta klasiko batzuekin. Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzuteko, podcastean egin behar duzue klik. Playlista berriz HEMEN duzue.

Juanma gaurko ZarataZarautz saioan

asteartea, 18 iraila, 2012

Beste behin ere Juanma edukiko dugu garuko ZarataZarautz irratsaioan. Oraingoan Brasil eta Finlandiaren arteko Punk konexiari egingo dio errepasoa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

https://vimeo.com/20854474

Atzo Juanmarekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Aste hontan ZarataZarautz saiorik gabe

astelehena, 10 iraila, 2012

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Getariako Gaztetxean izango den Desastrozombies eta Terrible Feelings taldeen kontzertuagatik. Datorren astean itzuliko gara gogo biziz zuen belarriak berotzeko asmoz.

B jauna eta Lagun Izoztua ZarataZarautzen

astelehena, 3 iraila, 2012

Euskal Jaien bezperan, astearte honetako ZarataZarautz saioan B Jauna eta Lagun Izoztuaren ahots sensualak edukiko dituzue entzungai. Krixpinen baja izango dugu biharkoan, urtean behin lan egiten du eta aste osoan ez dugu gurean izango. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Toritoren bisita ZarataZarautzen

astelehena, 27 abuztua, 2012

Astearte honetan Toritoren bisita edukiko dugu gure irratsaioan. Bere bigarren bisitan gure gela arroxa beltzez margotzera etorriko zaigu, azken aldian lortu dituen Crust doinuekin, hitzegiteko gogo gutxirekin, eta belarriak zulatzeko asmoz.

Beti bezala, bihar zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

Toritoren irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz saioa bueltan da

asteartea, 21 abuztua, 2012

Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.