Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

asteartea, 27 uztaila, 2010

Zarauzko Arrano Tabernan egongo den Metralleta eta Las Rodilleras taldeen kontzertuagatik, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara burrunbada gehiagorekin.

lasrodi

Entzun Mattingunekin eginiko irratsaioa

osteguna, 22 uztaila, 2010

Aurreko asteartean Mattingunekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Mattingun etorriko da ZarataZarautz saioan

asteartea, 20 uztaila, 2010

Uztailaren 20ko ZarataZarautz irratsaioan, Mattingun edukiko dugu gonbidatu gisa. Bartzelonatik bueltan etorri da oporretara eta gaurkoan gure saioan edukiko dugu gustoko musika jartzen.

Gogoratu 21:30etatik 23:00etara 99.3a sintonizatzea edo internetez entzutea.

1234960534263_f

Entzun ezazue Uztailaren 13ko saioa

osteguna, 15 uztaila, 2010

Egun bat berandu baldin bada ere, igota dugu Uztailaren 13an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa. Bertan, egun hauetan eta datorren asteetan ditugun kontzertuen berri eman genuen, eta pasa direnen errepaso txiki bat ere egin genuen.

1272967377711_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN dago.

Belarriak zulatzera gatoz berriz ere

asteartea, 13 uztaila, 2010

ZarataZarautz irratsaioak udan ez du etenik izango eta gaurkoan ere prest dugu ordu eta erdiko saioa. Gaurkoan, B jauna eta Lagun Izoztua soilik egongo dira gure gela arrosean.

zata

Bertan, aste honetan dauden kontzertuen errepasoa egingo diegu eta azken aldian lortu ditugun nobedade batzuk ere jarriko ditugu. Gogoratu gaueko 21:30etatik 23:00etara izango dela, FMko 99.3an edo internet bidez.

Entzun Juanmarekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 7 uztaila, 2010

Beste astearte zaratatsu bat izan genuen atzokoan. Oraingoan gainera, Juanma etorri zitzaigun bisitan. Saioaren lehen zatian, bere ama hizkuntzan abesten ez duten musika taldeen doinuak entzun ahal izan genituen. Bigarren zatian berriz, azken aldiko nobedadean entzun genituen.

dissiped

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Juanmaren bisita izango dugu gaurkoan ere

asteartea, 6 uztaila, 2010

Bigarren aldiz edukiko dugu Juanma gure ZarataZarautz irratsaioan. Gaurko irratsaioaren lehen zatian, bere ama hizkuntzan abesten ez duten Hardcore taldeez mintzatuko gara, Poikkeus, Isterismo edo Stinky Toys bezalako taldeak entzun ahalko ditugu.

isterismo

Irratsaioaren bigarren zatian, nobedade berriei egingo diegu errepasoa. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatzea, edo bestela internetez entzutea.

Arraio Irratia oporretara doa

ostirala, 2 uztaila, 2010

Uda heldu da eta Arraio Irratiko lagunak oporretara goaz. Aurreko udan bezala programazio guztia aldatu dugu eta iada prest dugu Udako programazioa.

4urte-pegata

Gure irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz eta Kaiolatik irratsaioak soilik jarraituko dute saioak egiten. ZarataZarautzek aste pare bateko oporrak hartuko ditu Abuztuan agian, baina bestela uda guztian zehar belarriak zulatzen ibiliko dira. Gainontzeko saio guztiak oporretara joango dira eta Irailean itzuliko dira. Hala ere, Izerditan Blaieko lagunek irratsaio bereziren bat egiteko intentzioa dute.

Gainontzeko irratsaioak ere ez dira entzungo, hauek ere oporretan daude eta. Goizetako Kale Gorrian eta Info 7ko informatiboak soilik entzungo dira. Hala ere Kale Gorrian saioak ordutegi aldaketa edukiko du Abuztuan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Eta Uztailaren 6an, irratsaio berezi bat egingo dute ordu berean.

Beste behin ere, udako hilabete hauek irratian erreformak egiteko erabiliko ditugu, Irailerako irrati berri bat edukitzeko intentzioarekin.

Pasa den Udan haipatu genuen bezala, Irailetik aurrera irratsaio bat egiteko gogoa duen norbait balego, zaratazarautz@arraio.net edo arraio@arraio.net helbidera idatz dezake, edo Putzuzulo Gaztetxeko bigarren solairura igo besterik ez du. Eta ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!!

Ondo izan eta muxuak

Entzun atzo egin genuen irratsaioa

asteazkena, 23 ekaina, 2010

Kosta izan bazitzaigun ere, irratsaio duin bat egitea lortu genuen atzokoan. Lehen hamar minutuak nahiko kaotikoak izan baziren ere, doinu berriak entzuteko parada izan genuen. Hala nola, Cerdos Compases, Estigia, Escombro, Human Compost, Cinder edo Lobo Electrico bezalako taldeen abestiak entzun genituen.

1277279096366_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Gaurkoan gure txanda da

asteartea, 22 ekaina, 2010

Denbora batean gustoko musika jarri gabe egon ostean, Lagun Izoztuaren eta B jaunaren txanda heldu da. Gaurko ZarataZarautz saioan azken aldian lortu ditugun nobedadeak eta klasiko batzuk errepasatuko ditugu.

1277125957350_f

Gogoratu zita zaratatsu bat duzula FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo interneten.