Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Entzun Victoriarekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 16 ekaina, 2010

Benetan interesgarria izan zen atzo Victoriarekin egin genuen irratsaioa. Poloniako talde mordoa entzuteko parada eduki genuen eta beste hainbat gauzetaz hitzegin genuen ere.

1276594171433_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Poloniako taldeei egingo diegu errepasoa gonbidatu batekin

asteartea, 15 ekaina, 2010

ZarataZarautz saio berezi bat izango dugu gaurkoan. Berezia, Poloniako taldeei errepasoa egingo diegulako. Eta berezia ere, gonbidatu bat izango dugulako. 4 urteren ostean, lehen emakume ahotsa izango dugu gure ordutegian. Bilbotik etorriko den Victoria edukiko dugu gurean. Beraz, aukera paregabea izango da gaurkoa FMko 99.3a sintonizatzeko. Gogoratu, gaur gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsu bat duzula Homomilitia edota Post Regimen bezalako taldeekin.

homo

Gogoratu ere, interneteko konexioa konpondu dugula eta entzungai egongo dela ekaitz honek uzten badigu. Internetez entzun nahi baduzue, HEMEN klikatzearekin nahikoa duzue. Telebista ere seguruenik prest egongo da gaur gauerako.

Barcelona Käos Compilation bildumari errepasoa egingo diogu

asteartea, 8 ekaina, 2010

Ekainaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan, Barcelona Käos Compilation bildumari egingo diogu errepasoa. Bilduma hau, Kremon Records zigiluak kaleraturiko 12 hatzbetekoa da.

barcelona-kaaos

Bertan, Bartzelonako talde ezberdinen abesti bana irteten da. Hala nola, Mass Mierda, Cinder, Holocaust in your head, Habitacion 101 edota Disputa bezalako taldeak entzun ahalko ditugu gaurkoan. Honez gain, disko bilduma hau aurrera eraman duten lagunekin elkarrizketatxo bat egiten ere saiatuko gara.

Azken aldian arazo teknikoak ditugu irratian eta ez dakigu internet bidez emititzerik izango dugun. Badaezpada, HEMEN duzue internetez entzuteko helbidea, gaur arratsaldean lortzen badugu.

Entzungai dago Juanmarekin eginiko bigarren saioa

asteazkena, 2 ekaina, 2010

Bi ordu luzez egon ginen atzo ZarataZarautz irratsaioa egiten. Eta bigarren astez jarraian Juanma izan genuen gurean. Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin zuen bertan. Voorhees, Antisect, Ripcord edo Instigators bezalako taldeak entzun ahal izan genituen.

voorhess

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN dago.

Juanma izango dugu berriz ere gure saioan

asteartea, 1 ekaina, 2010

Aurreko asteko gonbidatu berbera edukiko dugu ZarataZarautz saioan, Juanma alegia. Lehengo astean, Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genuen bere biniloekin eta gaur amaituko dugu errepaso hau, bigarren irratsaio bat eginaz.

jaunma

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaude FMko 99.3a sintonizatzea eta bestela internet bidez entzutea. Arraio telebista ere martxan dugula ez ahaztu.

Entzun Juanmarekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 26 maiatza, 2010

Igo dugu iada Juanmarekin egin genuen irratsaioa. Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genion atzokoan. Hala ere, ezin izan genituen Juanmak jarri nahi zituen talde guztiak entzun. Horregatik, datorren astean berriro ere gure gela arrosean edukiko dugu, bigarren zatia egiteko.

juanma

Bitartean gozatu ezazue lehen zatiarekin. Irratsaioa HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautzen

asteartea, 25 maiatza, 2010

ZarataZarautz berezia edukiko dugu gaurkoan, gonbidatu berezi bat izango dugu eta. Gaurkoan, Hell Division eta Dictadura taldeko abeslaria den Juanma izango dugu gurean.

1274047649054_f

Gaueko 21:30etatik 23:00etara, Erresuma Batuko talde askoren abestiak entzuteko parada izango dugu. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela eta internetez entzun nahi baduzue, HEMEN duzuela aukera. Ah!! eta Arraio Telebista ere bertan egongo da.

Sarean dago iada astearte honetan eginiko irratsaio berezia

osteguna, 20 maiatza, 2010

Kosta bazaigu ere, iada igo dugu astearte honetan egin genuen irratsaio berezia. Bi ordu luzez, ZarataZarautz saioan gehien gustatzen edo jarri ditugun taldeen abestiak jarri genituen. Urteurrenari ere errepasoa egin genion eta zuzeneko deiren bat ere jaso genuen.

1233146419068_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

ZarataZarautz berezia gaurkoan

asteartea, 18 maiatza, 2010

Astearte berezia izango da gaurkoa. Irratiaren urteurrenaren atarian gaude eta ZarataZarautz irratsaioko lagunak zerbait berezia egin nahi izan dugu. Gaurko irratsaioa, 2 ordukoa izango da, 21:00etatik 23:00etara. A Desalambrar irratsaioari 30 minutu lapurtuko dizkiogu alegia.

1268007634033_f

Eta bertan, urte osoan zehar gure saioetan gehien entzun diren abestiak jartzen saiatuko gara. Beraz badakizue, gaur 21:00etatik aurrera egongo gara FMko 99.3an.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

asteartea, 11 maiatza, 2010

Putzuzulo Gaztetxean dagoen kontzertuaren ondorioz, gaur ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Baina lasai, aurreko asteetako errepikapenen bat jarriko dugu.

_mg_2462

Datorren astean itzuliko gara doinu zaratatsu berriekin.