Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Entzun Eutxourrei eta Betirekin eginiko irratsaioa

osteguna, 6 maiatza, 2010

Astearte honetan, bi gonbidatu berezi eduki ditugu Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Erantzun taldearekin pasa den Apirilean Europar biran ibilitako Eutxourrei eta Beti izan ditugu gela arrosean.

zaratazarautz_football_team-ona

Noski, musikaz ezik beste mila gauzetaz hitzegin dugu, baina Europar bira bat kanpotik nola bizi den ezagutzeko balio izan digu.

Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Diskoiraaren biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu

asteartea, 27 apirila, 2010

Diskoiraa taldearen Europar biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Orain dela bi aste hasi ginen bira honen errepasoa egiten baina saio bat baiono gehiago beharko genituela ikusi genuen aurrekoan.

1271512455232_f

Horregatik, gaueko 21:30etatik aurrera utzi genuen lekutik jarraituko dugu orain dela bi asteko gonbidatu berberekin.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

asteartea, 20 apirila, 2010

Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertua dela eta, gaur ez dugu ZarataZarautz saiorik egingo.

1271589530322_f

Baina lasai, aurreko astean Diskoiraako lagunei egin genien elkarrizketa berriro jarriko dugu eta. Eta zergatik errepikapen hau? ba datorren astean berriz ere gure gela arrosean izango ditugulako biraren bigarren zatia gogoraratzen.

Entzun Diskoiraakoekin egin genuen irratsaioa

ostirala, 16 apirila, 2010

Azken ZarataZarautz irratsaioan Diskoiraakoen bisita izan genuen, beraien Europar biraren nondik norakoez hitzegiten. Ordu eta erdi luzez egon ginen berriketan bertan eta bira guztian gertatutakoa kontatzeko paradarik ez genuen izan. Horregatik, datorren saiorako utzi dugu bigarren zatia.

1271075557711_f1

Lehen zatia entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako playlista berriz HEMEN duzue.

Diskoiraako lagunak egongo dira gaurko irratsaioan

asteartea, 13 apirila, 2010

Bi asteko etenaldiaren ondoren, bueltan da ZarataZarautz irratsaioa. Apirilaren 13ko irratsaioan, Diskoiraa taldeko kideak izango ditugu Arraio Irratiko gela arrosean. 17 eguneko Europar bira bat bukatu berri dute eta honen nondik norakoez hitz egingo digute.

1271075557711_f

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatu dezakezue edo internet bidez entzun dezakezue HEMENDIK.

Entzun Martxoaren 24ko saioa

asteazkena, 24 martxoa, 2010

Beste ordu eta erdiko saio zaratatsua egin genuen atzokoan. Atzokoan, Brother Inferior, Let´s Grow, Borraska de Vino, Genocide SS, Sospechosos edota Petrograd bezalako taldeak entzuteko para izan genuen.

Guzti honez gain, Zarauzko taldeek aste santutan egin behar dituzten birez ere hitzegin genuen eta baita astebukaera honetan dauden kontzertuez ere.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Udaberriko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu

asteartea, 23 martxoa, 2010

Udaberriarekin ere doinu zaratatsuak edukiko ditugu FMko 993an. Asteartero egiten dugun bezala, zer hitzegin eta entzun edukiko dugu oraingoan ere. Gaurko saioan, Zarauzko talde batzuk Aste Santutan egin behar dituzten biren inguruan jardungo gara.

funk

Honez gain, inguruan dauden kontzertuen berri ere emango dugu eta saioaren amaieran, abesti eta talde berri batzuk entzuteko parada edukiko dugu.

Guztia, gaur gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 993an edo internet bidez.

Entzun Martxoaren 16ko saioa

asteazkena, 17 martxoa, 2010

Atzokoan ere beste astearte zaratatsu bat izan genuen. Saioaren hasieran, Putzuzulon antolatu dugun kontzertuaren berri eman genuen, joko duten taldeen doinuak jarriz. Honen ostean, inguruan izango ditugun kontzertuen inguruan ere hitzegin genuen.

iron

Saioaren amaieran berriz, azken aldian lortutako kaka berria entzun ahal izan genuen.

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Zarataz dekoratuko dugu Arraioko gela arroxa

asteartea, 16 martxoa, 2010

Iritsi da beste astearte bat eta beti bezala, ordu eta erdiz zuen belarriak berotzeko prest etorri gara. Gaurko irratsioaren lehen zatian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren berri emango dizuegu. Martxoaren 18an, ostegunean Pancake, KaosarenerasoaK, Ezereza eta Dirtaa taldeen kontzertua antolatu dugu eta talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Honez gain, inguruan ditugun beste kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

pancake

Nobedade berriak ere entzuteko aukera izango dugu ere eta baita beste bitxikeriaren bat. Beti bezala, gaueko 21:30etan sintonizatu ezazue 99.3a edo konekta zaitezte internet bidez.

Entzun Martxoaren 9ko irratsaioa

osteguna, 11 martxoa, 2010

Azkenean lortu dugu astearte honetako irratsaioa igotzea. Azken aldian arazoak ditugu gure zerbitzariarekin eta interneteko konexioarekin, ahalik eta azkarren guzti hau konpontzea espero dugu.

dis

Astearte honetan, Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepaso bat egin genion. Honez gain, saioaren bukaeran talde klasiko batzuen maketez gozatzeko aukera izan genuen. Hala nola, Bap!!, Escombro, Estigia edo Eskoria-tza taldeen soinuez gozatu ahal izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.