Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Entzun Mattingunekin egin genuen irratsaioa

asteazkena, 27 urtarrila, 2010

Atzo lagun baten bisita izan genuen Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Bartzelonatik egun batzuk pasatzera etorri den Mattingun izan genuen. Ordu eta erdiko tartean, Bartzelona inguruan mugitzen ari diren taldeez mintzatu ginen. Ohiko lehiaketa ere izan genuen eta baita deiak ere.

dsc010881

Irratsaioa, beti bezala, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bestalde, atzotik aurrera internet bidez ere emititzen dugu. Asko kostatu bada ere iada martxan dago. Orain munduko edozein txokotatik Arraio Irratia entzun dezakezue eta hala nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN nola egin behar den jakiteko.

Mattingun izango dugu berriz ere ZarataZarautzen

astelehena, 25 urtarrila, 2010

Mattingun laguna berriz ere Zarautzen dela aprobetxatuz, berekin egingo dugu Arraio irratian burutzen dugun ZarataZarautz irratsaioa.

mat

Bere Bartzelonako kontuez hitzegingo dugu eta kaleratu berri duen Nazka fotozineaz ere jardungo gara, musika eta zarata ahaztu gabe noski.

Ta Zarauztik kanpo bazaudete, seguruenik internetez entzuteko aukera izango duzue behingoagati. Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela bihar, Urtarrilaren 26an, gaueko 21:30etatik aurrera

Gonbidatu berezia izango dugu ZarataZarautzen

asteartea, 19 urtarrila, 2010

Urtarrilaren 19 ko irratsaioan gonbidatu berezi bat izango dugu. Lagun Izoztuaren hutsunea betetzeko, Metralleta eta Erantzun taldeko bateriajole den Farrikito izango dugu gure uhin libreetan.

farrikito

Bertan, Manuela Gaztetxearen desalojoaren 10, urteurrena dela eta, bertatik pasatako taldeez hitzegingo dute eta nobedade berriak ere izango digutu. Honez gain, beste sorpresaren bat ere izan dezakegu. Beraz, ez ahaztu 99.3a sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera noski.

Entzun Elektropeñarekin eginiko saioa

asteazkena, 13 urtarrila, 2010

Atzoko ZarataZarautz saioan ElektroPeñaren bisita izan genuen. Gustoko duen musika entzuten egon ginen ordu eta erdi luzez. Atzokoan, Paz Vegan, Tragedy, Ekkaia eta Derrota bezalako taldean entzuteko aukera izan genuen. Ohiko telefono deia ere izan genuen eta Paz Veganeko gitarjolearekin ere solasalditxoa egin genuen.

paz

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa prest dago

asteartea, 12 urtarrila, 2010

Urteko lehen ZarataZarautz prestaturik dugu iada, gaur gauen zuen belarriak berotzeko. Urtarrilaren 12ko saioa bi zatitan banatuko dugu gainera. Lehenik, Audientzia Nazionalera deituak izan ziren bi lagunei eskeinita, errepresioaren inguruko kantauk jarriko ditugu gure uhin libreetan.

muttur

Honen ostean, gonbidatu berezi bat izango dugu gure gela arroxean. Kaiolatik saioko esataria den eta Dirtaa taldean abesten duen Elektropeña izango dugu, gustatzen zaion musika jartzen (Ekkaia ezik noski).

Beraz, beti bezala, gaur gauean, 21:30etatik aurrera zaratarekin zita bat duzue.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

asteartea, 5 urtarrila, 2010

Urteko lehen ZarataZarautz irratsaioak itxaron egin beharko du. Konpromezu ezberdinengatik, B jauna eta Laugun Izoztua ez dira arraioko gela arroxean egongo. Hala ere lasai, datorren astean itzuliko gara eta.

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 30 abendua, 2009

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun honetako Playlista berriz, HEMEN.

Toritoren bisita izango dugu ZarataZarautz saioan

astelehena, 28 abendua, 2009

Abenduaren 29ko ZarataZarautz irratsaioan, Toritoren bisita izango dugu. Kamikazeko abeslariak, crust doinu zikinak ekarriko dizkigu irratiko gela arrosera. Hala ere, bere semeak etxean uztea espero dugu, bestela irratia desmontatuko digute eta.

kamikaze2

Gogoratu, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrrera zita galduezin bat duzuela FMko 99.3an.

Gabonetan ere entzun ezazue ZarataZarautz

asteartea, 22 abendua, 2009

Nahiz eta hasieran genituen asmoak pixkat aldatu diren, gaur ere ZarataZarautz irratsaioa entzuteko parada izango duzue. Berriz ere, Lagun Izoztua eta B jauna izango dira Arraio irratiko gela arroxean musika zaratatsua jartzen.

muttur

Gaurkoan, Mundo Matadero, Zeke, Corrosion of Conformity edota Sospechosos bezalako taldeak entzuteko aukera izango duzue gure betiko humore puntuarekin.

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

asteazkena, 16 abendua, 2009

Nahiz eta gonbidatu berezi bat izango genuela izan, atzoko saioa Lagun Izoztuak eta B jaunak egin behar izan zuten. Azken egunetan lortutako nobedadeak entzuteko parada izan zen atzokoan. Los Brebes, Mostros eta Motocrossen elkarbanaturiko singlea, Botellon de Castigo eta Chancletarena…

118994

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.