Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

II. ZarataFest jaialdia ZarataZarautzen

asteartea, 3 azaroa, 2009

Azaroaren 3ko saioan, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren barnean burutuko den II. ZarataFest jaialdian parte hartuko duten taldeez jardungo gara. Aurtengoan, Galiziatik datozen Hongo eta Black Panda taldeez gain, Soraluzeko KaosarenerasoaK, Torrelavegako Roman Castevet eta Logroñoko Raiser taldeak ariko dira. Talde guzti hauen errepasoa egingo dugu irratsaioaren lehen zatian.

zaratafest_azaroak_7

Honen ostean, gure blog bikainean orain arte jarri ditugun taldeen errepasoa egingo dugu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun ezazue KepOIekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 28 urria, 2009

Atzo KepOIek gustoko dituen abestiak jartzen ibili zen gure irratian. Ordu eta erdi luze batean, leku ezberdinetako taldeak jartzen ibili zen, guztiak binilo formatoan.

item

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Saioaren playlista HEMEN duzue.

KepOIen diskak entzungo ditugu ZarataZarautzen

asteartea, 27 urria, 2009

Urriaren 27ko ZarataZarautz saioan, Street Alarm taldeko kide izandako eta gaur egun Dictadura taldean jotzen duen KepOIen bisita izango dugu.

dictators1

Bere disko gogokoena entzuteko aukera egongo da gaueko 21:30etatik aurrera. FMko 99.3an

Entzungai dago Etengabeko Zarataren inguruan eginiko irratsaioa

asteazkena, 21 urria, 2009

Atzo Fres lagunari egin genion irratsaioa entzungai dago iada. Bertan, astebukaera honetan burutuko den Etengabeko Zarata jaialdiaren inguruan hitzegin genuen, bertan parte hartuko duten taldeak entzunez gainera.

etengabe

Irratasaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Etengabeko Zarataz hitzegingo dugu gaurko irratsaioan

asteartea, 20 urria, 2009

Urriaren 20ko saioan, Moganbo eta Altzako kultur etxean burutuko den Etengabeko Zarataz mintzatuko gara. Horretarako, jaialdi haun antolatzen duen Fres laguna izango dugu gure uhinetan.

pras

Aurten ere, bi eguneko kontzertu sorta itzela egongo da, guztia zarataren inguruan eta aurten jotzen duten taldeen doinuak ere entzun ahalko dira.

Guztia, gaueko 21:30etatik aurrera.

Farriren bisita izango dugu ZarataZarautz saioan

asteartea, 13 urria, 2009

Urriaren 13ko ZarataZarautz saioan, Metralleta taldeko baterijolea den Farriren bisita izango dugu.

farri

Etxean hautsa jaten dituen biniloak ekarriko dizkigu Farrik, baita bere humore ona ere. Honez gain, Lagun izoztua baja izango da gaurkoan.

Gogoratu, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera sintonizatu 99.3a

Entzun Urriaren 6ko irratsaioa!!

ostirala, 9 urria, 2009

Berandu baina azkenean lortu dugu Urriaren 6ko sarean igotzea. Astearteko saioan, Urretxun burutu zen II. Kroketa Fest jaialdiaz mintzatu ginen.

Honez gain, ostiral honetan Putzuzulon burutuko den kontzertua ere hizpide izan genuen eta amaitzeko nobedade berri batzuk entzuteko parada izan genuen.

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

ZarataZarautz berri baterako prest?

asteartea, 6 urria, 2009

Urriaren 6ko ZarataZarautz saioan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean, Moganbon, Oñatin eta inguruan izan diren kontzertuei errepasoa emateaz gain, aste honetan dauden kontzertuak ere komentatuko ditugu. KKinzona irratiko Zaratataraz saioari lapurtu diogun partxeren bat ere oparitzeko izango dugu saio honetan, beraz, telefonoari ere pegatu zaitezte.

Honez gain, nobedade berriak ekarriko dizkigute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

arraio

Gaur ez da irratsaiorik egongo

asteartea, 29 iraila, 2009

Putzuzulo Gaztetxean dagoen kontzertuaren ondorioz, gaur, Irailaren 29an ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, kontzertura azaldu ezin duenak aurreko saio baten errepikapenaz gozatzeko aukera izango du.

Datorren astean pilak kargatuta itzuliko gara.

Irailaren 22ko saioa entzungai dago iada

asteazkena, 23 iraila, 2009

Irailaren 22an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Oraingoan ez genuen inorren bisitarik izan eta B jaunak eta Lagun Izoztuak bakarrik egin zuten saioa. Gainera arazo tekniko txiki batzuk izan genituen, baina saioa oso elegante irten zen. Vicepresidentesen lan berria, Mistkaferren maketa, Metralleta, Humilitate, Andanada 7, Rainbow of Death… Denetarik jarri genuen.

Playlista ikusi nahi baduzue, Klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, HEMEN duzue: