Hirukotea ZarataZarautzen

26 iraila, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan datozen egunetan inguruan ditugun hardcore kontzertuei egin diegu errepasoa.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz denboraldi berriarekin hasi gara

19 iraila, 2017

Udako oporraldien ostean, ZarataZarautz irratsaioarekin hasi gara berriro, 12. denboraldiarekin alegia. Gaurkoan, Mikel Aranburu lagunarik omenalditxo bat egin diogu lehen, gaur bertan agur esan digu eta.

Aste honetako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gaur irratsaioa egongo da

18 uztaila, 2017

Aste batzutako etenaldiaren ostean, gaur ZarataZarautz irratsaioa egongo da B Jauna eta Krixpinen eskutik, beti bezela, 21:30etatik aurrera.

B Jauna eta Lagun Izoztua ZarataZarautz irratsaioan

27 ekaina, 2017

Udan sartuta gaude baina aste honetan ere ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu Lagun Izoztuaren eta B Jaunaren eskutik.

Aste honetako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

UK82 mugimenduari errepasoa

20 ekaina, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma etorriko zaigu UK82 mugimenduari errepasoa eginaz. Urte haietan Erresuma Batuan zeuden taldeen abestiak jarriko ditugu 21:30etatik aurrera.

Juanmarekin eginiko irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

Duo ZarataZarautzen

13 ekaina, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Duo etorriko zaigu animalien askapenaren inguruan hitzegitera. Gaueko 21:30etatik aurrera zitazaratatsua duzue.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Asinus eta Venganza taldeak ZarataZarautz irratsaioan

6 ekaina, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Asinus eta Venganza taldeek kaleratu berri duten elkarbanaturiko 7 hatzbeteko bati egin diogu tartea. Bertako partaideak ere elkarrizketatu ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gaitze taldeko kideak ZarataZarautzen

30 maiatza, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Gaitze taldeko kideak eduki ditugu. LP berri bat kaleratu berri dute eta hau aurkeztera gerturatu zaizkigu.

Irratsaioa podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

Bueltan gara irratsaioarekin

16 maiatza, 2017

Aurreko astean huts egin ondoren, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Aste honetan, hirukoteak gustoko dituen taldeak entzuteko aukera edukio duzue, baita diska berriren bat ere. Beti bezala, zita zaratatsua duzue 21:30etatik aurrera.

Aste hontako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

El Corazon Del Sapori eskeiniko diogu gaurko irratsaioa

2 maiatza, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa El Corazon Del Sapo talde Zaragozarrari eskeiniko diogu. 17 urteren ostean eszenatokietara itzuli dira eta larunbatean Putzuulon joko dute (Sarrerak agortuak daude!).

Gogoratu gaur zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera.

Egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Podcasta berriz HEMEN.