Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik

Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, skizo rockin┬┤hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.

29-julio-determination

Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.

30-julio-mr-miyagi

Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.

One Response to “Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik”

  1. admin Says:

    Ikaragarria Jonpiren estiloa kartelak egiterakoan!!!

Leave a Reply