Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

RAS eta Betoe taldeak Putzuzulon

igandea, 12 urtarrila, 2020

Urte berriarekin zarata doinuak ere badatoz Putzuzulora. Urtarrilaren 19an eta 19:00etatik aurrera.

Alde batetik Tolosako RAS talde mitikoa edukiko dugu Gaztetxsko oholtzan, aurkezpenik behar ez duen taldea da hau. Eta bestetik, Venezuelatik biran datozen Betoe taldea ere edukiko dugu, distortsioz beteriko doinuekin.

Ekrixi eta Uther taldeak Putzuzulon

larunbata, 9 azaroa, 2019

Putzuzulo Gaztetxearen 14en urteurrenaren barruan, hardcore kontzertua edukiko dugu Gaztetxean bertan, asteartean, azaroaren 12an. Bertan, Londreseko talde bat edukiko dugu, biran datorrena, Ekrixi taldea hain zuzen ere. D-Beat Crust doinuak egiten dituzte. Beraiekin batera, ingurukoak diren Uther taldea edukiko dugu.

Conscripts eta Puro Odio taldeak Putzuzulon

ostirala, 20 iraila, 2019

Igande honetan, irailaren 22an bi talderen kontzertua edukiko dugu gaueko 21:00etatik aurrera.

Kanadatik datozen Conscripts taldea Europar biran dabil eta bere Punk eta Oi! Doinuak entzun ahalko ditugu. Beraiekin batera, Bermeoko Puro Odio taldea ere edukiko dugu.

Managaitz taldea G7aren kontrako kontzertuan izango da

osteguna, 20 ekaina, 2019

Larunbat honetan, G7aren aurkako eguna antolatu dute Donostian. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Trinidade plazan eta bertan Managaitz taldea jardungo da besteak beste.

Peedoh eta Managaitz taldeak Kaos y Lentejas jaialdian

astelehena, 27 maiatza, 2019

Ekainaren 1ean Kaos y Lentejas jaialdia ospatuko da Orioko Etxeluze Gaztetxean. Hainbat talderen artean, Managaitz eta Pedooh taldeak edukiko ditugu.

Hardcore kontzertua Putzuzulon

igandea, 28 apirila, 2019

Maiatzaren 1ean, asteazkenean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Antidoto talde Madrildarra biran etorriko dira Zarautzera, diska berria aurkezten gainera. Beraiekin batera Oñatiko Lokuria eta Zarautz eta Errenteria artean kokatzen den Paniko taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00tan hasiko da.

Ernia eta Arrotzak Putzuzulon

asteartea, 2 apirila, 2019

Apirilaren 11ean kontzertu benetan interesgarria dugu Zarauzko Putzuzulon. Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bi talde izango ditugu gaueko 21:30etatik aurrera. Lehenak, etxean jokatzen duten Ernia taldea dira. Bigarrenak berriz, Europar biran ateara behar duten Arrotzak taldea izango da, LP berria aurkezten gainera.

Tipex eta Holy Nuns Putzuzulo Gaztetxean

asteartea, 5 martxoa, 2019

Martxoaren 7an Tipex eta Holy Nuns taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautz herrian.

Balentziar punk doinuak dantzatzeko aukera emango digu Tipex taldeak. Talde nahiko berria da Tipex eta jada LP elegante bat dute kalean. Kartela ixteko Holy Nuns hirukotea egongo da, urtebete eta gero berriro oholtza gainera igotzeko desiatzen. Punkrock doinuak donostialdetik!

HIGH, DESEGIN eta HABAK taldeak Putzuzulon

osteguna, 21 otsaila, 2019

Martxoaren 1ean kontzertua dugu antolatua Zarauzko Gaztetxean. Bertan, Mexikotik datozen Habak, Alemaniako High eta Usrubilgo herriko Desegin taldeak edukiko ditugu.

Addenda, Raglefant, Equilibrio, Uther eta Urgull taldeak Putzuzulon

asteartea, 8 urtarrila, 2019

Urtarrilaren 26an kontzertu interesgarria antolatu da Zarautz herriko Putzuzulo gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera bost izango dira agertokira igoko diren taldeak. Kontzertua eta gero, musika pintxada egongo da:

Raglefant:https://www.facebook.com/Raglefantband/videos/973942662779509/

Addenda:https://addenda.bandcamp.com/

Uther:https://uther.bandcamp.com/

Equilibrio:https://equilibriopunk.bandcamp.com/

Urgull:https://www.facebook.com/172324470275497/videos/817902018551938/