Karkaba eta Ursusek Arrano tabernan joko dute

Kontzertu benetan interesgarria dugu gaur, ostirala, Ekainaren 5ean Zarauzko Arrano tabernan. Oraingo honetan URSUS (Galizia) eta KARKABA (Azpeitia) ikusteko aukera ezin hobea izango dugu.

Galiziarrak gainera, Europan hastera doazen biraren lehen kontzertua eskeintzera datoz. Punk doinu narratzak gureganatzeko prest etorriko dira beraz.

Eta Arroan bizi diren Azpeitiarrak ere beraien akorde azkar eta zuzenak aurpegiratzeko gogoz daudela jakinda, ziur gaude sekulako anbientea sortuko dutela. Kontzertua, gaueko 22:30etan hasiko da.

kontzertua_karkaba_copia

Leave a Reply