Diskoiraa

Diskoiraa Zarauzko talde bat gara, 80. hamarkadako finlandiar Hardcore punk taldeak bertsionatzen hasi zena, 2007ko bukaera aldean. Dagoeneko 18 kanta propio ta 5 edo 6 bertsio grabatu ditugu.
Aurrenengo kontzertua Zarautzen 2007ko irailan jo genuen oso gutxi entsaiatu eta gero; adibidez, abeslariak 2 aldiz bakarrik entsaiaturik jo zuen baina hala eta guztiz ere hurrengo asteburuan Zaragozan (Arrebato areto mitikoan!!) jotzeko aukera izan genuen. Beste kontzertu batzuen ondoren, 2007ko abenduan 12 kanta grabatu genituen biniloan (ep) argitaratu genituenak 2008ko europear birarako.
Martxo hotz horretan Frantzia, Alemania, Holanda eta Belgika bisitatu genituen 11 egunez 11 kontzertu eskeiniz.
Bira hori eta gero uda osoa geldirik egon ginen gure baxujolea Italiara joan zelako, baino bera etorri eta segituan beste 10 kanta prestatu eta grabatu genituen (2008ko abenduan) Espaina ( Oviedo, Madrid, Mallorka…) eta EHan kontzertuak ematen genituen bitartean. 10 kanta horietatik, iada, 5 argitaratuak izan dira ep split formatuan Metralleta izeneko beste talde Zarauztarrarekin. Binilo hau aurketezko asmoarekin, berriro Europa bisitatzera joan ginen 2009ko martxoan. 16 kontzertu eman genituen Fratzian, Suitzan, Austrian, Eslovakian, Txekiar Errepublikan, Alemanian eta Holandan 17 egunetan. Gainera, kasetean argitaratzen duen azkenengo zigilu Espainarrak ( EN CINTA GRABACIONES, Madrid) gure aurrenengo biniloarekin 150 kasete argitaratu zizkigun gure 2. Europar birarako. Bira hau bukatu ondoren ia kontzertutik ez dugu eman azterketak direla eta Diskoiraako partaide baten ikasten ondorioz, baina hala eta guztiz ere baditugu beste kanta dexente gehiago laister grabatuko ditugunak. Esan beharra dago, binilozko edizioak binilo beltzean argitaratuak izan direla baino edizio bereziak egin ditugula ere bai (binilo txuria eta arrosan azal serigrafiaturakin!!!).
2009an gure baxujolea Bartzelona aldera jun zen ikastera eta bestetik ez genuen inolako asmorik taldea bertan behera uzteko. Orduan Dirtää-ko abeslaria den elektropeñakin kontaktuan jarri ginen ea animatzen zen baxua jotzera gurekin. Elektropeña animatu eta berriz ere entsegu lokalean sartuta pasa ditugu azkenengo 8 igandeak egurra ematen. Gaur egun nahiz eta tablau gainean lau izan, Dismattin bostgarren diskoiraä izando da beti.

Laister:

– ANARCOLEPSIA (Venezuela) + DISKOIRAA (EH) elkarbanaturiko kaseta Venezuelako Cabeza de Vaca zigiluan. Gure aldetik diskografia osoa gehi argitaratu gabe ditugun 5 kanta mitiko. Ateratako dirua Chiletar preso politiko hauen (http://www.hommodolars.org/web/spip.php?article3395) alde borrokatzen ari den kolektiboarentzat izango da.

– DISKOIRAAren diskografia osoa gehi argitaratu gabe ditugun 5 kanta zinta formatuan Ohio-ko (AEB) zigilu honetan: http://www.myspace.com/noiseinfectionmusick

Gurekin kontaktatzeko:
diskoiraa@gmail.com
hot-line: 600339888 edo 638065763

English
Castellano

Diskografia

Argazkiak

Bideoak

  • Un Eroski en tu ciudad (Ateneo Llibertari del Besos, 09-12-05)

  • Rosa Diez (Ateneo Llibertari del Besos, 09-12-05)

  • Quezon City, Filipinak (11-09-30)