Diskoiraa “Looking for action again” Tour V

Beno azkenean iritsi gara etxera, bueltako bidaia oso gogorra egin zaigu baina osorik iritsi gara.

Guissenen emaniko kontzertua ez zen beste munduko ezer izan. Bartzelonaren eta Bayern Munichen partidua telebistan egonda, oso jende gutxi gerturatu zen kontzertura (6 bat lagun). Gainera, Diskoiraako baten batek ez zuen nahi adina gozatu kontzertuaz. Saioa amaitu ostean, ohera joan ginen berehala, egun gogorra izan baitzen.

disko

Hurrengo egunean, gosari alemaniar itzel baten ostean, Mullheim aldera hurbildu ginen. Espedizioko kide batzuk lehenagotik bertan egonak ginen, 2005ean hain zuzen ere, Metralleta eta Zülo taldeekin eginiko biran. Kontzertua hasi baino lehenago ordea, dei bat jaso genuen Itsaso Legorburu atxilotu zutela esanaz, bira honetako beste kolpe gogor bat izan da. Kontzertu honetan, Duisburgekoak diren Misfits Society taldearekin jo genuen. Kontzertura gainera jende apur bat azaldu zen. Arazo tekniko batzuekin hasi zen Diskoiratarren kontzertua baina hala ere saio ona eman zuten. Saioa amaitu ostean eta futbolinean arrasatu ostean, lotara joan ginen, datorren egunean Rotterdamen jo behar bait genuen.

diskoira2

Rotterdamera goizo xamar iritsi ginen. Hiria apur bat ezagutzeko aukera ere izan genuen. Kontzertua, orain dela 20 bat urte okupaturiko eraikin batean eman genuen, nahiz eta iada legalizaturiko eraikin bat den. Bertan beste hiru talderekin jo genuen, Poloniako Antidotum eta Czosnek taldeak eta Frantziako Dissiped taldearekin. Bertan jende ugari gerturatu zen eta taldeek sekulako maila eskaini zuten. Kkontzertuaren ostean beste etxe okupatu batetara eraman gintuzten lotara.

disko3

Hurrengo eguenan, birako azken kontzertua eman genuen. Kasu honetan berriz ere alemaniara itzuli ginen, Kolonian jotzeko. Aurreko biran ere leku berean jo zuten Diskoirakoek. Hemen ere beste hiru talderekin jotzeko aukera izan genuen. Lehen biak Alemaniarrak ziren, azkenak berriz biran zebiltzan Estatu Batuar batzuk. Kontzertua amaitu eta azkar xamar ohera joan ginen, datorren egunean, etxera itzultzeko 1400 kilometro egin behar genituen eta.

Bira itzela izan da guretzat, kontzertu ia guztiak oso ongi irten dira, jendea hurbildu asko hurbildu da bertara, ez dugu inongo zulo ekonomikorik egin, poliziarekin ez dugu arazorik izan, talde eta jende itzela ezagutu dugu… Gauza txarrak apenas izan ditugu, furgonetarekin edukitako arazo txikiren bat salbu guztia nahikoa ongi irten da. Ekaitz Sirbenten atxiloketak Brnon harrapatu gintuen eta Itsaso Legorbururenak berriz Mullheimen. Lerro hauetatik besarkada handi bat eman nahi diegu biei.

Leave a Reply