Kalean da Metralleta eta Diskoiraa taldeen azken lana

Kalean da iada Metralleta eta Diskoiraa talde Zarauztarren elkarbanaturiko lana. Luze lan egin ondoren, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute.

split

Metralletako lagunek, 2008an Kobory taldearekin 10 hatzbeteko beste binilo bat atera ostean, sei kantu berrirekin etortzen zaizkigu plastiko zati honetan. Kantu hauek, aurreko laneko grabazio sesio berdinekoak dira, Erdoiztako baserrian 2007an grabaturikoak hain zuzen ere.

Diskoraa taldea berriz, 2008an lehen EP-a kaleratu ostean ete bi Europar bira egin ostean, lan berriarekin datoz. Hauek, bost kantu sartu dituzte beraien aldeko plastiko zatian. Abesti horietako bat gainera, Los Crudos talde mitikoaren bertsio bat da.

Bi taldeen lan berri honen 525 kopia kaleratu dira bi kolore ezberdinetan. 410 kolore beltzean eta 115 kolore arrosan atera dira. Gainera, diska batzuen diseinua serigrafiatuak izango dira (100 kopia).

Diska hau, hiru zigilu ezberdinen laguntzaz kaleratu da. Oreretako KHHAPSPMCH, Bilboaldeko DISCOS ENFERMOS eta Mallorkako MANGEL zigiluek kaleratu dute alegia.

Biniloa eskuratu nahi baduzue hemen dituzue kontaktuak:

DISCOS ENFERMOS–> discosenfermos@gmail.com
KHHAPSPMCH–> khhapspmch@yahoo.es
MANGEL–> mallorcapunk@hotmail.com
METRALLETA–> zaratazarautz@arraio.net
DISKOIRAA–> diskoiraa@gmail.com

Hala ere, binilorik entzuteko aukerarik ez baduzue, leku honetatik jeitsi dezakezue oso osorik HEMEN klik eginaz.

4 Responses to “Kalean da Metralleta eta Diskoiraa taldeen azken lana”

  1. Samstag Says:

    Earki! Blog berriya, iluna, beltz ta gorriya… enun gutxio espero!
    Ni re berri xamarra naiz blogosferan kontu hontan hontan, ta hortxe ai naiz armiarma-sare hau esploratzen… earki ba! Izan untxi!

  2. admin Says:

    Ba al da ba gorria edo beltza baino kolore ederragorik? jajaja. Nik ere zure bloga kuxkuxeatu dut egia esan.

  3. ijauna Says:

    iepa!
    diskoa formatu aske batean konprimitu mesedez ( tar.gz adibidez). ogg erabili ta gero rar??
    info gehiago:
    Dentro del mundo libre, los dos formatos de compresión más utilizados son el GZIP (http://www.gzip.org/) [5] (.gz) y el BZIP2 (http://sources.redhat.com/bzip2/) (*.bz2). Las distribuciones de GNU/Linux, por lo general tienen un amplio soporte para estos dos formatos, gracias a las librerías zlib (http://www.zlib.org) y libbz2 (http://sources.redhat.com/bzip2/).

    Algunos formatos de compresión que hay que evitar son el RAR (http://www.rarlab.com/) y el ACE (http://www.winace.com/), debido a que ambos están sujetos a patentes y solo se pueden usar con programas propietarios.

  4. zabaldu.com Says:

    Kalean da Metralleta eta Diskoraa taldeen azken lana…

    Kalean da iada Metralleta eta Diskoiraa talde Zarauztarren elkarbanaturiko lana. Luze lan egin ondoren, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute. Binilorik entzun ezin duenarentzat ere, sarean eskuragarri jarri dute jeisteko….

Leave a Reply