Humilitate eta Ezereza taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dute.

Badira hilabete batzuk, Zarauzko Arrano taberna berpizten hasi direla ekintza ezberdinekin. Arranopola Kultur Ekimenaren bitartez, kontzertu, hitzaldi, diaporama eta beste hainbat gauza burutzen ari dira urtarriletik.

arrankartel

Ekintza hauekin jarraituz, Maiatzaren 29an, ostiralean eta gaueko 23:00etatik aurrera, zarata kontzertu itzel bat izango dugu. Bertan, Zarauzkoak diren Ezereza eta Humilitate taldeak ikusteko aukera izango dugu.

Ezerezakoek, Apirilean eman zuten lehen kontzertua putzuzulon eta orain bigarren kontzertuarekin datoz. Hardcore eta punk doinu biziak nahasten dituzte ahotsari melodia ikutuak emanez, musika freskoa eta amorruz betea.

Humilitateko HEAVYek berriz, Hc-thrash doinuak jorratzen dituzte. Hauek ere apirilean egin zuten estreinua eta kontzertuetan buru belarri sartuta dabiltza. Udan europan zehar bira egitekoak dira eta grabatu berri dituzten 6 kantu ere laixter kalean izango direlakoan lanean dabiltza.

2 Responses to “Humilitate eta Ezereza taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dute.”

  1. B Says:

    29an dek!!!!

  2. admin Says:

    Errata txikitxo bat izan da. Berehala konponduko diƱat

Leave a Reply