Mehatxua egi bilakatu da

Aurrena Etsaiak izan zen, gero Subterranean Kids, hauen ostean Ama Say, Komando Tripontxik ere kontzerturen bat eman du eta orain Txixaparraztaren txanda iritsi da.

txix

Bai, ez da gezurra, Rock Star batzuen moduan bueltan dira Zarauztarrak. Zarauzko San Pelaioak aitzakiatzat hartuta, kontzertua eskeiniko dute Ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta MKT taldearekin batera..

Garai batean, Erdoiztatik afeitatu gabe etortzen ziren. Oraingoan agian beraien bizarrak moztuta etorriko dira baina betiko nazka itsura emango dute eta beraien ahotatik oraindik eta nazka gehiago irtengo da. Nik badaezpada egun horretan aterkia eramango dut, agian aurpegira txixaparrazta egingo didate eta.

4 Responses to “Mehatxua egi bilakatu da”

  1. B Says:

    aajajajjaajjajaja

  2. boliviano Says:

    Txixaparraza aurpegira!! Joder, berrize jo ber diye ta ni kanpuan!!! hau dek suerte txarra neria, espero deten gauza bakarra borrero zikiña joko duela ze bestela vaya regreso de mierda….. zail egiten da hemen lo egitea!!!

  3. jerb polipasokua Says:

    pequeño gerrillero boliviano!!!! earki izango haiz or. seguru pena handiyik ez dekela eukiko.

  4. admin Says:

    Boliviano lasai egon adi ez dunk eta ezer galduko.

Leave a Reply