Disko gomendioa: Vitus Dance – Diskografia

Vitus Dance taldearen diskografia zuen eskuragarri jartzea otu zaigu oraingoan. Askok, HHH taldearekin atera zuen splitagatik ezagutuko dute talde hau, baina badituzte gauza gehiago.

Vitus Dance, Gasteizen 80ko hamarkada bukaeran sortutako taldea da. Hardcore oldschool azkarra egiten zuten, Metal ikutu batzuekin. Bertan, S.A.ko kideren batek jo izan zuen. Beraien lehen lana, 1989an kaleraturiko maketa bat da. Maketa honen izena, Mentes uniformemente aceleradas da.

vitus_dance_-_mentes_uniformemente_aceleradas

Maketa hau jeitsi nahi izan ezkero, klikatu ezazue HEMEN.

Honen ostean, jende gehienari ezagun egingo zaion diskoa atera zuten, HHH talde Kataluniarrarekin batera argitaraturiko Homo Homini Lupus diska. Oker ez banago, 1991ean atera zen LP handi hau.

hhh_vitus-dance

Elkarbanaturiko diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Azkenik, 1994an kaleratu zuten EP bat dute, Germenes izenekoa. Diska hau grabatu zutenerako, formazio aldaketa bat jasan zuten eta iada hirukote bezala ibiltzen ziren. 7 hatzbeteko honek 3 abesti ditu.

vitus_dance

EP hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

One Response to “Disko gomendioa: Vitus Dance – Diskografia”

  1. maber Says:

    Vaya joyas tenéis por aquí, el Split de lo mejor, tanto de un lado como del otro y el ep muy bueno también, la maqueta me la descargo que no la tenia….. Venga un saludo

Leave a Reply